Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Badator jendea maite duena:

Amaiera: bihotza dario, xera, kemena.

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1987-12 (AOB, makinazkoa)

Gaia 1: Gabonak

Dokumentu mota: Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen eskuzko eta makinazko kopiak ditugu AOB-n; bietako testuak berdinak dira. Beste paper batean, zikinekoan edo, saiatu zen olerkia lantzen, eta hainbat lerro-iradokizun aurki daiteke bertan; garbira pasatako olerkiaren aldaera moduko bi ahapaldi ere aurkitu ahal dira paper horretan; ez dira olerki ezberdintzat hartzekoak:
"Badator pertsona
maite duena:
Ulerterraza da
haren poema.
Jaungoikoa apal
dator Belena.
_______________

Bakez datorkigu
maitasunez borbor,
su ta ur dena.
Berak dakarkigu
poz ederrena
bihotza dario,
xera, kemena".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa