Hasiera: Badakit arriskuan
Amaiera: euskaldunen eskutan.
Iturri nagusia: AOB: 1
Beste iturria(k): UBMG: 1
Idazte-urtea: 1975-it /UBMG)
Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Idazlea: Erantzukizuna
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Testu hau bi kopiatan daukagu: AOB-n eta UDMG-n. Azken honetakoa da aurrena; baina zuzenketa asko egin zuen bertan eskuz. AOB-n horko zuzendutako testua kopiatu zuen, baina lerroen ebakera ezberdin egin zuen.
AOB-ko testua jaso dugu hemen oinarrizkotzat. Baina, bestalde, egokia iruditu zaigu UBMG-ko zuzendu aurreko testua ere osorik jasotzea. Honetara dago:
"Badakit denbora
galtzen dihardudana
ezer lortu gabe
geratzeko harriskutan
sartu naizena
baina maite dut harriskua.
Egunak
jokotan jarri ditut;
hilabeteko bizitza
edo agian gehiagokoa
utziko dut bizitzan
askotan bezala
hutsaren esku
zulatuetan. Aitortzen dut
zoro naizela
harriskuari
jokoa irabazteko ustez
aldean eta bankuan
dudan asti guztia
jokatzen dihardudala
urtetan
zerbait ederra
ifintzearren
euskaldunen eskutan".