Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zeurea dut, Herri,

Amaiera: irten dut plazara.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): ARAN LVII (1977) 386. or. (parte bat bakarrik) + I&M, 11 (parte bat bakarrik)

Idazte-urtea: 1977 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: EHerria + Idazlea

Dokumentu mota: Dakt + Inpr(Ald)

Poesia / Prosa: Poesia

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (KGO-2, B-125)

Testu-oharrak:
Olerkiaren azken bi ahapaldiak Aránzazu aldizkariak jaso zituen, ahapaldi bakarrean eta lerroen ebakera ezberdinez "Gandiaga Plazara" tituluko artikuluaren barruan; eta hortik hartu zituen I&M aldizkariak.
(1) Beste honetara eman zituen azken ahapaldi hauek Aránzazu aldizkariak eta gero I&M-k, aldizkari horretatik hartuta —"pitsa" hitzaren idazkera inprimaketa-okerra izan daiteke; jatorrizkoan "bitsa" dago idatzita—:
"Zure dut, herri,
zurea dut hitza
eta hitzaren bizitza
eta neure bizitzaren pitsa dudan
bizigurazko bizi nauen gaitza.
Aitorkuntza hau egiteko bakarrik
irten dut plazara."

Ingurune-oharrak:
ik.: Durangoko omenaldian irakurri zuen lehenbizikoz olerki hau (Ik. Pello Telleria, Aránzazu, LVII (1977), 385. or.). Bertarako bereziki idatzi zuela aitortu zuen Gandiagak kantaldi hartan bertan, eta errezitatu egin zuen (Ik. KGO-2 kasetea).
[I] Pello Telleriak Durangoko kantaldiaren erreportajea idatzi zuen Aránzazu aldizkarian (LVII, 1977, 384-386. or.), "Gandiaga plazara" izenburuarekin; bertan jaso zituen, zerbait aldatuta, azken bi ahapaldiak. Iñaki Sarriugartek "Bitoriano Gandiaga: gizon, frantziskotar, poeta maitatua" artikuluan Aránzazu aldizkarikoa jaso zuen (Idatz eta Mintz, 33-34, 11. or.).

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa