Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zelai bat legez,

Amaiera: ziran aidean.

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1970-1974-it (AOB-R)

Gaia 1: Izadia

Azpi-gaia: Izadia: Itsasoa

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
(1) Eskuz idatzitako olerki hau oso zaila da irakurtzen. Saiatu, saiatu gara, baina zalantzak hor geratu dira, eta gainera azpian oraindik beste lerroren batzuk geratu dira, goikoekin nola lotu behar diren ez dakigularik.
(2) Ahapaldi honen irakurketa zaila izanik, badirudi hori dela zuzenena. Saiatu zen poeta laugarren ahapaldi bat ere idazten eta zirriborratu, zuzendu eta aldatu zuen, baina, dirudienez, burutu gabe utzi zuen. Oso zaila da hori interpretatzen; dena dela, honako zerbait atera daitekeela dirudi:
"Ta kresal usain
garbigarritzat
ta arimak ezin
sartu hartarantz...
Bestelako lerroak ere badaude iradokita, aldaeratzat edo.

Ingurune-oharrak:
Olerki hau idatzi zuen paperaren antzekotan idatzi zituen beste batzuk ere, idazkera oso zailez, eta lerrokera okerrean; interpretatzeko nekezak dira; horietakoak dira: "Ori, ta pintura boteko", "Jauregi au ederra da", "Hotzaren kolore", "Eta euri zarata"... Denak garai berekoak ote dira? Momentu txarren bat igarotzen ari zenekoak, hain letra bihurria erabiltzeko?

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa