Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Artaso, / arbasoen altzo

Amaiera: itxaropengarria

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1969

Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Historiaurrea

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* gainbil (=ganbil) = konbexu
* unkigarri: “conmovedor” (autorearen itzulpena)
* zauzk-eragile: “impresionante” (autorearen itzulpena)

Testu-oharrak:
Irakurtzen eta interpretatzen aski zaila da eskuz idatzitako olerki hau.
(1) Lerro hau honetara idatzi zuen hasieran: "urte asko dago"; ondoren "dago" hitza ezabatu, eta honela idatzi zuen: "urte luze asko"; gero "luze" ere ezabatu egin zuen, eta "urte leze lauso" jartzea iradoki zuen azpian, baina "dago" ezabatu gabe. Azken batez, badirudi, erabaki gabe utzi zuela lerroa.
(2) Lerro hau geroago sartua da nonbait, beste bi lerroen tartean; irakurketa zailekoa da; hori kenduta, esaldiak hobeto jarraitzen duela dirudi.
(3) Epiteto biotako bakoitzaren gainean gaztelaniazko itzulpena dakar eskuz idatzita: Unkigarri = “conmovedor”; zauzk-eragile = “impresionante”.
(4) Horrelaxe, azken punturik gabe, dago testua. Burututzat eman ote zuen Gandiagak olerkia?

Ingurune-oharrak:
ik.: Oteizak idatzita dakigu, 1969an eman zituela Oterok egunen batzuk Arantzazun (ik. Zurgai, 1988, azaroa, 62. or.). Gandiagak dioenez, berriz, ia hilabete eman zuen Bilboko poetak Arantzazun (ik. ARAN, 782 zenb., 1998, 6-7 or.). Biekin harreman estua eduki zuen Oterok egun haietan. Ordukoa da seguruenik Gandiagak berak idatzitako testigutza txiki hau ere:
“Bladi Oterorekin
egon naiz Goikoventan.
Kafe bana hartu dugu
Gabinok eta hirurok.
Gero, Artasora igo dut.”
Eta ordukoa da seguruenik Bilboko poetari eskaini zion olerki hau, non honako hau aitortzen baitio: “Atzo egon nintzen Artason”.
[I] Olerki hau idatzi aurreko egunean egon zen, beraz, Bladi Oterorekin Arantzazun. Hain zuzen ere, "Bladi Oterorekin" hasten den testuan kontatzen du Gandiagak nola joan zen Artasora Arantzazun Oterorekin egon ondoren.
[II] Badirudi "gorrian" jartzen duela lerro honetan. Gandiagak beste nonbait ere ondo bereizten ditu Arantzazu errekaren alde bietako maldak: bata basotsu, berde eta urtsua, bestea lehorragoa, soilagoa eta "gorria".

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa