Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Txirrita intsektuaren

Amaiera: errepikatzen dut

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1990-2000 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Ttirritta

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* txirrita = txitxar

Testu-oharrak:
(1)Txitxarraren (txirrita edo ttirrittaren) “kantu teenta” (= monotonoa) dio, hain zuzen, “Ttirritta izena aukeratu dut” testuan.
(2) Horrelaxe, azken punturik gabe, dago testua; baina agian amaitutzat eman daiteke olerkitxoa; zentzu osoa du behintzat bere horretan.

Ingurune-oharrak:
ik.: Zalantzarik gabe urte tarte horretakoa da olerkitxo hau, bere burua lehen aldiz “ttirritta” aitortu zuen ondorengoa, alegia (1990), “Ttirritta izena aukeratu dut” hasten den testuan.
[I] "Ttirrittaren deklarazioa" deitu dugun "Ttirritta izena" hasten den testuan berariaz hasiera-hasieratik dio: "Ttirritta izena aukeratu dut, eta ez txirrita, gaztelarazko cigarra adierazteko. Txirrita izena Jose Manuel Lujanbio Retegi bertsolari handienarentzako utzi nahi dut". Izatez, bestelako testu eta olerkietan "Ttirritta" forma erabili zuen. Hemen intsektuaz ari da zuzenean; eta horregatik agian "txirrita" forma erabili zuen. “Iru torreak, luze ta garbi” poeman “txitxarra” forma erabili zuen.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa