Hasiera: Plaentxiko ohera ihez egitez oroitzen naiz.
Amaiera: uste baldin badugu?
Iturri nagusia: AOB: 1
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Ingurune-oharrak:
[I] Soraluzeko (Plaentxiko) Julian eta Anjelita adiskideen etxean "bere" gela eta ohea zeuzkan Gandiagak.
"Anjelitaz oroitzen naiz" hasten den testuan kontatzen du Gandiagak nola egoten zen bera isilik, Plaentxiko eta Eibarko bere adiskideak "arazo sozialez" jarduten ziren bitartean eta nola azkenean alde egiten zuen ohera, elizgizonei buruzko adiskideen zirto ironikoak entzunez; eta nola halako batean serio hartu hitza eta agertu zien adiskideei berak barrutik bizi zuen arazo soziala, jende baserritar eta euskaldunaren aldetik. Badirudi hori zela olerki honetan dioen "bere egia", industria munduko ikuspegia zuten adiskideei agertzen ausartzen ez zena nonbait.