Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Nire salmuok ez dire

Amaiera: espirituko lurrean ere.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): GBB, 4 + HGB3E, 45. or.

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Euskara

Gaia 2: Idazlea

Azpi-gaia: Euskara: Eliza

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
AOB-n makinazko hiru kopia daude olerki honenak: (A), (B) eta (C), bakoitza bere eskuzko oharrekin. AOB(A) eta AOB(B) berdinak dira makinazko testuan eta zerbait ezberdinak AOB(C)-ko testuarekiko. Azken honetako testu zuzendu gabea eta GBB-koa eta HGB3E-koa berdinak dira —kalkoak nonbait—.
AOB(C)-ko testua hartu dugu oinarritzat, baina AOB(A) eta AOB(B)-ko aldaeren berri emanez.
(1) Beste kopia guztietan "Nire salmuok" dago idatzita. AOB(C)-n eskuz aldatu zuen, "salmuok" ezabatuz.
(2) AOB(A)-n honela zeuden lerro hau eta aurrekoa:
"larritu nintzan eta garraxi
batean bizi noa geroztik".
Bertan eskuz aldatu zituen. Aldaketa hori jaso zuten ondorengo testuek. Baina eskuzko aldaketan "bete batean" zegoena "bete betean" irakurri zuen kopistak.
(3) Jatorrizko —AOB(A) eta AOB(B) testuetan— honetara zegoen lerro hau: "bizitu noan harkaitz arteko etxean ere". AOB(C) testuan aldatu zuen eskuz.

Ingurune-oharrak:
[I] Olerki hau “korupeko salmoak” idatzi zituenekoa da, zalantzarik gabe. Aldatu aurreko azken lerroan argi dago Arantzazuko fraideen komentuaz ari dela: “bizitu noan harkaitz arteko etxean ere”. Izan ere, 1970eko martxoan hartu zuen Arantzazuko fraideen anaiarteak koruko komunitate-otoitzak gaztelaniaz egiteko erabakia —eta ez euskaraz—, Kontzilio aurreko latina utzita. Horrek sortu zion minaz ari da olerki honetan. Baina lehenengo lerroetan adierazten duenez, badirudi artean erdaraz esaten ari zela salmuak —”ez dira nireak”—, eta korupean euskaraz esatera joatea erabaki gabe zeukala artean.
Honela kontatu zuen Gandiagak orduan bizi izandako esperientzia garratza: “Halako batean etorri zen Etxera (konbentura) errezuak herri hizkuntzetan egin ahal izateko baimena. ‘Latinez ala herri hizkuntza nahi duzue?’. Ni eta beste batzuk, itsu itsuan ‘herriko hizkuntzan’. Baina hor ere etorri zen subdibisioa ‘kasteilanoz ala euskaraz?’ Eta karidadeak behartzen gintuen bostengatik berrogeita hamar kasteilanoz hitzegin edo errezatzera. Ba, orduan erabaki nuen: Ni zeuok utzi nauzue aparte. Eta praileak Korura joaten zirenean, ni Korupera. Egin behar izan ditut holako gauzak...”. (”Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia”, in Punto y Hora de Euskal Herria, 1986, 423 zenb., 25. or.)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa