Hasiera: Arantzazuko mendiak
Amaiera: Artiaren edestia.
Iturri nagusia: JML, 2. olerkia (1-2 or.)
Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Geogragia
Dokumentu mota: Dig(Idatzia)
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* ainube = laiotz
* ibargi = egutera
Testu-oharrak:
Ik. "Eguzkia igo ahala" olerkiaren erregistroan egindako oharrak.
Ingurune-oharrak:
[I] Aloņa eta Artia Arantzazu errekara urak isurtzen dituzten bi isurialdeak dira: Ekialdean Aloņa eta Mendebaldean Artia.
[II] Santutegia Aloņaren maldan dago; Artasoroko dolmena eta beste zenbait historiaurreko aztarna, berriz, Artiaren maldan. Gandiagak berak honela deskribatu zuen Artaso (edo Artasoro) eta inguruko parajea: "Artaso dago, barrankoaren beste aldera, Arantzazuren gain-gainean. Artaso erori zenean, esan ohi dut nik, Arantzazu jaiki zen. Artaso da zelaiune bat, hiru artzain-borda edo, eta dolmen bat. Beheraxeago, Gailardi deritzonean, tumulu bat dago. Goian, bostehun bat metrotara, beste dolmen bat, Gailaurko dolmena. Artaso-gain horretatik bista zabal oso ederra dago." (HGB-ren bigarren edizioaren "Epilogoa", 210-211 or.).
Bestelako testuetan ere nabari denez, Gandiagarentzat Artaso eta hark adierazten duen historiaurreko antzinako espiritua lotan dago; hura ordezkatuz edo, eraiki zuten Arantzazu (santutegia, etab.).