Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Kristauok

Amaiera: orrien kategoriak.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): GBB, 3 + HGB3E, 27. or.

Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)

Gaia 1: Jendea

Azpi-gaia: Jendea: Berdintasuna

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki honen hiru bertsio ezberdin ditugu, denak makinaz idatziak: (A), (B) eta (C).
(A) bertsioa izan daiteke aurrena; gerokoak baino laburragoa da, hirugarren ahapaldia falta zaiolako. Gainera azken ahapaldia aski ezberdina da. (B) eta (C) bertsioen artean ezberdinatasun handirik ez dago, baina hirugarren ahapaldian diferentziak daude. AOB-ko (C)bertsioa eta HGB3E-ko eta GBB-ko testuak guztiz berdinak dira.
Hemen AOB-ko (C) bertsioa aukeratu dugu nagusitzat, eta besteetako aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) AOB-ko (A) bertsioan honetara zegoen makinazko testua, eskuz zuzendua:
"Gizonok
denok gera berdinak
legearen aurrean;
denok gera ez dakit zer
eskubidedun zerbait
zorioneko gerala dion
soziologiak."
(2) AOB-ko (B) bertsioan honetara zegoen ahapaldi hau, makinazko testuan:
"Marxismoak ere
ba ditu berdintasun
paradixuren baterako
zorion-teoriak."
(3) AOB-ko (A) bertsioan honetara zegoen ahapaldi hau makinazko testuan —kortxeteen artean jarri ditugu eskuz idatzitako aldaerak—:
"Nik, bapo dagoela, diot,
begiz errepasatuz
baratzeko aza- [buru hortako aza]
orrien kategoriak."

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa