Hasiera: Jauna, nekatu egin behar dut,
Amaiera: itxaroten jardun.
Iturri nagusia: AOB: 1
Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)
Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Fedea
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Hemen bi zatitan banaturik jaso dugun olerki honetan agian bi olerki daude, autorearen asmotan. Bi atalen lotura oso handia da, ordea.
Paper banatan daude idatzita, baina paper mota berdinean eta tipografia berdinez. Gainera lehen atalaren hasierako lau lerroak ia hitzez hitz jasota daude bigarren atalaren azkenean. Bestalde, bi atalen artean haustura modukoa dagoela dirudi, "Ai" lerrotik hasi eta atalaren azkenerainokoa. Ondoren, bigarren atalean berriro heltzen dio lehen ataleko gai nagusiari; eta gainera, itxuraz, lehendik datorren solasari helduz.
Hori dena kontuan izanik, eta zalantzak zalantza, olerki bakartzat jaso dugu, baina bi ataletan banatuta -atalen banaketa ez da, beraz, autorearena-; eta tartean adierazi dugun digresioa —lehen atalaren azken partea— ahapaldi berezitzat markatu dugu.
(1) Kortxete artean dauden lerroak horrelaxe daude AOB-ko makinazko kopian —ez dugu eskuizkriburik—; baina horien gain aldaketak egiten jardun zen autorea eskuz, horietakoren batzuk ezabatuz, eta berriak sartuz; oso zaila da aldaketa horiek interpretatzea. Agian honetara irakur daiteke testu zuzendua:
"Eta jadanik lotsarik gabe
ezin dute pobrearen alde
ateratzeko beldurra
jadanik ondo gorde
eta itxura zaitu nahi dute.
Bajuari zuzenbide
egiteko bildurra, lotsarik gabe."