Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Ilargiaren argia balkoiko kristaletatik

Amaiera: esker on eta ohore.

Titulua/Ezkaintza: [Elvira Zipitria]

Iturri nagusia: AOB: 1

Gaia 1: Laguna

Gaia 2: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Aldeko aukera/lana

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
— Olerki hau bi eskuizkributan iritsi zaigu, orri banatan: (A) eta (B); aurrena nolabait zirriborrotzat jo daitekeena, eta bigarrena, hura zuzenduta. Lerroen ebakiera ezberdinaz gain, lehen ahapaldian testu-aldaera ere badago, ohar zenbakituaren bidez adierazi duguna.
Bestalde, (A) orriaren atzealdean badaude beste bi olerki, bereizitzat jo eta eman ditugunak: "Irrati, egunkari" hasten dena eta "Ez dakigu zer egin" hasten dena.
(1) Azken bi lerrootako testua honetara zegoen (A) bertsioan, lau lerrotan:
"hala, isil eta gozo
hasi zineten euskara
gure barruetan pizten
maitagarri ta pozgarri".
(2) Badirudi azken bi zatiek ez dutela loturarik lehen zatiarekin; baina orrialde berean daude. Izatez azkenaurrekoa AOB-ko beste paper batean ere badaukagu, bera bakarrik. Biek beren sarrera berezia dute datu-base honetan. Dena dela eta zalantzak zalantza, hemen ere sartu egin ditugu, orri berean daudelako idatzita, eta itxuraz olerki osoarekin zer ikusirik eduki dezaketelako.
(3) Badirudi honen ondoren sartzekotan edo, eta olerkia amaitu gabe zeukalarik, idatzi zituela alboan beste lau lerro hauek:
"Goibel jarri ohi gara
deus egin ezinez,
ta etsipenak pozoitzen
gaitu pozoi txarrez."
Baina gero olerkia burutze aldera, beste lau lerro idatzi zituen azpian, boligrafo ezberdinez, eta horrela alboko lau lerro horiek kanpoan geratu zirela ematen du.

Ingurune-oharrak:
[I] Elbira Zipitria irakaslea 1982an hil zen; Rikardo Arregi idazlea, berriz, 1969an. Biei egindako omenaldiren baterako prestaturiko olerkia dirudi hemengo honek. 1982a baino geroago, jakina.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa