Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hitza / entzuleak osatzen du

Amaiera: eder-egiten.

Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Zeurea dut, Herri”)

Idazte-urtea: 1977 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Poesia

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Errezitazioa: Bitoriano Gandiaga (KGO-2, B-145)

Testu-oharrak:
(1) Lehen lerro hauek gaiaren formulaziotzat har daitezke eskuizkribuan, kolore ezberdinez eta olerkitik aparte samar idatzita daudelako. Baina badirudi, olerkiaren hasiera ere izan daitezkeela.

Ingurune-oharrak:
ik.: "Zeurea dut, Herri" olerkiarekin batera, paper berean dago eskuz idatzita hemengo hau AOB-n. Hura bezala, olerki hau ere Durangon egin zioten omenaldi-kantaldirako bereziki idatzi zuen Gandiagak (1977-11-01), berak aitortzen duenez, eta bertan errezitatu zuen (Ik. KGO-2 kasetea). Bertan esan zituen hitzetan, idazlearen eta entzule-irakurlearen arteko elkarrrekiko eragina nabarmendu zuen.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa