Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Herri, / niregan

Amaiera: eta zure alde.

Iturri nagusia: AOB: 1

Beste iturria(k): HGB3E, 29. or.

Idazte-urtea: 1970-it (AOB-R)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Jendea

Dokumentu mota: Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerkiaren hiru kopia dauzkagu. Bata, eskuz idatzia; beste biak, makinaz idatzita: (A), neurri batez eskuzkoaren kopia dena, baina aldaera askotxorekin, eta gainean eskuz erantzitako zuzenketak dituena; (B), makinazko kopia garbia, zuzenketak sartuta. Azken honetako testua hartu dugu nagusitzat; eta aldaerak ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu. —HGB3E-koa horren fotokopia edo da soilik—.
(1) Azken bi lerroak honetara daude eskuzkoan eta (A) kopian: "zureganako maitasuna / bakarrik argi".
(2) Eskuzkoan eta (A) kopian honetara dago ahapaldi hau: "Maite zaitudala / besterik ez dakit".
(3) Ahapaldi hau ez dago eskuzkoan, eta makinazko (A) kopian "ezinaren ezintasun hontan" dago idatzita, hemengo "ezinaren esparru hontan" formaren ordez.
(4) Ahapaldi hau ez dago eskuzkoan; baina olerkiaren azpian honako hau utzi zuen idatzita:
"zure sufrimentua dut
ezinera naramana".

(5) Eskuzkoan:
"Bertan behera utzitako
jendearen deadarra da
asaldatzen nauana".

(6) Eskuzkoan:
"Sorotik, itxasotik, mehatzetatik
fabriketatik ari dira
euskaldunen deadarrak".

(7) Azken bi lerroen ordez, honetara zeukan idatzita eskuzko kopian, lerro bakarrean: "beti zure alde".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa