Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hemen / euskaraz ez dakienak

Amaiera: euskaraz egiten.

Iturri nagusia: DAS, 4.ena

Beste iturria(k): TOP: 1 (posterra eta erregistroa) + DAS: (makinazko bi kopia eta posterra)

Idazte-urtea: 1970 (DAS)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Erruak

Dokumentu mota: Esk + Inpr + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau berdin hasten den eta "euskeraz hitz egiten" amaitzen den olerki luzeago baten zatia da (ik. horren erregistroko oharra).
Poster txikian inprimatu (TOP) eta makinazko bi kopia ezberdinetan iritsi zaigu olerki hau: (A) eta (B) kopiak. Biak berdinak dira, eta 1970. urteko data dakarte biek.
Makinazko (A) eta (B) testuak dena jarraian daude idatzita, baina gero posterrean argitaratzean hiru ahapalditan banatuta eman zuten.

Ingurune-oharrak:
[I] Olerki hau argitaratu gabe dago inolako liburutan; baina Joseba Intxaustiren Euskara Euskaldunon Hizkuntza liburuak jasota dauka (183. or.)); bestalde, posterretan eta bestelako euskarritan eurrez ikusi ahal izan dugu Euskal Herriko bazterretan: osorik nahiz zatika. Jose Luis Merino izeneko lagunaren eskabidez edo idatzi zuen nonbait Gandiagak olerki hau. Makinazko (A) testuarekin batera honako ohar hau idatzi zion Gandiagak Jose Luis Merinori: "Adiskide: Hemen eskatu zenidana-edo. Zerbait. Besarkada batez. Bitoriano Gandiaga". Makinazko (B) testuaren gainean ohartxo hau dator, eskuz idatzia: "Erregistro. Horria aparte inprimatu". Agian poster moduan inprimatzeko agindua da.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa