Hasiera: Hala ere
Amaiera: gizonak bezala?
Iturri nagusia: AOB: 1
Idazte-urtea: 1970-1974-it (AOB-R)
Gaia 1: Idazlea
Dokumentu mota: Dakt + Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Jatorrizko eskuzkoaren kopia da funtsean makinazkoa; baina aldaketa asko egin zuen hor eskuz, aurrekoak ezabatuz edo erdi ezabatuz; ezabatutako formak kortxeteen artean sartu ditugu, edo ohar zenbakituen bidez adierazi.
(1) Eskuzkoan "tankera" dago idatzita; eta horrelaxe kopiatu zuen makinazkoak. Hori ezabatu gabe, alboan "tankerarik" eta "koskolik" aldaerak iradoki zituen; baina azkenean badirudi bere horretan utzi zuela lerroa: "tankera".
(2) Eskuzkoan "idazkera" zegoen soilik; makinazkoan "idazkerarik" idatzi zuen; baina eskuz ezabatu egin zion azken atzizkia: -rik. Eta gainera "entsegurik" idatzi zuen alboan, aldaeratzat edo. Azken hau hobetsi dugu, nahiz eta jatorrizko "idazkera" ezabatu gabe dagoen.
(3) Lerro hau ez dago eskuzko jatorrizkoan. Horren lekuan beste testu hau irakur daitekeela dirudi, bi lerrotan banatua, alboan gaineratuta: "hiru dimentsio / eta guzti". Makinazko kopiatzaileak -Gandiagak berak?- aldatu ote zuen testua?
(4) Eskuzko testuak paperaren atzealdean jarraitu egiten duela dirudi; baina hori ez zuen makinazko kopiatzaileak jaso. Honetara dago:
"nola pilatu, tajutu gertu
salgaiak dendetan bezala
nola ibil arazi behar zien hitzei
oherako, kalerako, lanerako
aidez"
Ez dira errazak lerro horiek interpretatzen, eta gainera zintzilika geratu ziren, osatu gabe; agian kopiatzaileak berak ere ezin izan zituen interpretatu eta aurreko testuarekin lotu, eta horregatik jaso gabe utzi zituen atzealdeko lerro horiek.