Hasiera: Gizona bakarrik,
Amaiera: mundu hau.
Iturri nagusia: HGB3E, 26. or.
Beste iturria(k): AOB: 1 + GBB, 1
Idazte-urtea: 1967-1970-it (AOB-P)
Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bakardadea
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Olerki honen lau bertsio (edo kopia) ezberdin ditugu: AOB-ko bi: AOB(A) bertsioa, zaharrenena, azken ahapaldia oso ezberdina du besteetakoen aldean; AOB(B) bertsioan (makinazkoan) aldatuta dago ahapaldi hori, eta gainera eskuz bestelako aldaketatxo batzuk daude adierazita. Aldaketa horiek guztiak sartu zituen HGB3E-ko makinazko bertsioan. Horregatik azken hori aukeratu dugu, azken aldaeratzat. —GBB bildumako testua AOB(B)-koa bezalakoa da, baina horko eskuzko aldaketak egin gabe—.
(1) "bai" hitza AOB(B) bertsioan sartu zuen.
(2) Olerkiaren jatorrizko bertsioan (AOB(A) honetara zegoen ahapaldi hau:
"Zeruak ere inguratzen du
mundua.
Hutsik eta
urdinduta
eta hautsa dariola."
(3) GBB-ko testuan azken bi lerroak honetara ebakitzea proposatu zuen —baina artean azken lerroa aldatu gabe zegoen—:
"inguratzen du
zeruak ere
mundua".