Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gizateria bere osoan

Amaiera: gauzatu

Iturri nagusia: AOB: 1

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Jesu Kristo

Azpi-gaia: Bizitza: Maitasuna

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Hiztegia:
* azarri = ausart
* iabal (= jabal) = bare, lasai

Testu-oharrak:
Olerki hau autoreak berak kopiatu zuen garbian; zikineko kopia beste paper batean dago, non ikusten baita poetak erabili zuen ahalegina eta eraman zuen bidea olerki landura iristeko.
Hori nolabait transkribatzen saiatu gara hemen, berak ezabaturiko formak kortxete artean ipiniz.
"Gizateria bere osoan
modu gozoan
behar dugula maitatu,
hori agindu digu Jesusek. [, hori nahi dugu aipatu].
Maita zaitezte oroz gain,
digu Jesusek aipatu.
Ditzagun begi-bihotzak zabal
herriz, atzerriz luzatu [Arima eta begi-bihotzak luzatu] [abegi ona
jendarteko senidegoa biribilena
amultsu, zabal dezagun tajuz]
jendarteko senidegoa biribilena
munduan aisa dadin gauzatu".
"Maita etsaiak eta egin on [Gaizkileari egin on]
egin on, gorrotatzen zaituztenei,
bedeinkazioz erantzun zuek
gaitza opa dizutenei [madarikatzen zaituenari
bedeinkazioz eragin (?)]
izena lohitzen dizutenentzat [irainez bezten zaituenaren izena...]
ekin erreguz zeruei,
[eskatzen dizun orori eman
lagun iezu guztiei
errukiorra daukagu Aita]
Aita onberak otzantasuna [samurtasuna]
eskatzen die bereei
Aitak barkatu ohi dizuenez
berbarka zuen zordunei
[barka gaituen bezala barka behar diegu zordunei"].
(1) Horrelaxe, azken punturik gabe, dago garbiko testua. Baina badirudi burututzat eman zuela olerkia autoreak.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa