Hasiera: Euskaldunen Jainko,
Amaiera: Euskalerriaren ondamen ondamendizkorik.
Titulua/Ezkaintza: Korupeko salmuak [hiru iturrietan]
Iturri nagusia: GBB, 24
Beste iturria(k): HGB3E, 28. or. + AOB: 1
Idazte-urtea: 1969-1970-it (HGB3E)
Gaia 1: Euskara
Gaia 2: Otoitza
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Olerki honen makinazko lau kopia ezberdin ditugu artxiboan: 1. Bi AOB-koak: (A), zaharrena, eskuzko hainbat aldaera eta gehiketarekin; (B), aurrekoko eskuzko zuzenketak jasota daude makinaz garbian, eta azken lerroan berriro eskuzko zuzenketa txiki bat eginda; 2. GBB-koa: Aurrekoaren kopia berria da nonbait, eskuzko zuzenketa ere sartuta; 3. HGB3E-koa: GBB-koaren fotokopia hutsa da nonbait.
GBB-ko testua jaso dugu zuzenean hemen; eta AOB-ko testuetako aldaerak kortxeteen artean edo ohar zenbakituen bidez adierazi ditugu.
(1) Azken hiru lerro hauek honela zeuden AOB-ko (A) kopian, makinaz:
"gure Jainkoaren
zerbitzura zijoazen
uste osotan?"
(2) Bi lerro hauek alderantziz zeuden AOB-ko (A) kopian makinaz, baina trukatzeko adierazita bertan eskuz.
(3) Azken bi lerro hauek honela zeuden hasierako AOB-ko makinazko (A) kopian: "Zugan eta Zure etxean / genituen seme-alabetan".
(4) Azken hiru lerro hauek honetara zeuden AOB-ko (A) kopian, lau lerrotan:
"Jainko, Zu ezin zindezke
konspiradore izan
gure Herriaren
ondamendi hontan."
Baina testu horretan bertan daude adierazita eskuz alboan AOB(B) kopiako aldaerak.
Ingurune-oharrak:
Olerki hau ez zegoen, egon, GBB bilduman; baina horren atzean sartu dugu, autoreak eman zion tituluagatik: "Korupeko salmoa". Izan ere, GBB bilduma autoreak berak utzi zuen P. Agirrebaltzategiren eskuetan, korupeko salmoen, argitaragabeen, bildumatzat.
Olerki honen AOB-ko kopiak HGBN-ko olerkien kopien antzekoak dira, makinazko idazkerari dagokionez; seguruenik garai berekoak eta kopista berberak kopiatuak denak; baina ez dugu HGBN bilduman sartu, horren ondoko kopietan (HGBA eta HGBS iturrietan) agertzen ez delako, eta GBB sortaren azkenean sartu dugu.
[I] ik. "Euskaldunok sinisten duten" hasten den olerkia.