Hasiera: Gidari bat behar-ta
Amaiera: Berpiztu du Kristo-eta.
Idazte-urtea: 1978-11-30
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jesu Kristo
Testu-oharrak:
Bertso hauek Nazareten ipinita daude; han bertan norbaitek utzi zion nonbait idaz-makina Gandiagari, eta denbora laburrean idatzi behar izan zituen nolabait. Ikusten denez, gainetik zuzentzeko betarik ez zuen izan, nahiz eta idaztean egindako okerren batzuk eskuz zuzenduta egon jatorrizko testuan; besteren batzuk zuzendu gabe daude, eta beren horretan utzi ditugu, baina batzuetan kakoen artean beharko lukeen forma adierazita.
Jatorrizko kopiaren orriek Nazareteko menbretea daramate: “Sanctuarium Annuntiationis – Casa-Nova, B. 198 – Nazareth - Israel”.
Beste nonbait idatzia dugu Lurralde santuko erromesaldiaz ez zigula ezer utzi Gandiagak, Tel Aviv-en idatzitako hiru olerkiez gain, nahiz eta apunte piloa idatzi zuela aitortu berak. Orain badugu bertso hauen testigutza ere.
(1) ‘Entzun duzue’ behar duela dirudi.
(2) Badirudi, ‘izate’ (ala ‘izantz’?) irakur daitekeela hemen, ez baitakigu bestela zer izan daitekeen ‘izatz’.
Ingurune-oharrak:
Gandiagak bere erromesaldia egin zuen Lurralde Santura, 1978ko azaroan, beste hainbat fraiderekin batera: 8 egunekoa. Lurralde Santuan gidari beste fraide euskaldun bat izan zuten: A. Uriarte, arratiarra, urte asko Lurralde Santuan bizi eta erromesen gidari jardundakoa. Hari eskerrak emateko eta bere erromesaldiko inpresioak agertzeko ipini zituen Gandiagak bertso hauek Nazareten zegoela. Gainera, han zeudela jakin zuten nonbait beraiekin zihoazen Tomas eta Daniel Larrańaga anaia fraideen beste anaia Joan Jose hila zela: bi bide-lagunei eskaini zizkien azken bi bertsoak.
Bertso-sorta hau Tomas Larrańagak eskuratu digu, hain zuzen ere (2011-03-10), 32 urtez bere paperen artean eduki ondoren. Eskerrik asko!