Hasiera: Beti gauzkak noiz etorriko
Amaiera: pozten gaitu bihotzean.
Titulua/Ezkaintza: Hator, hator, mutil, etxera
Iturri nagusia: AGK, 8
Gaia 1: Gabonak
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Doinua: Hator, hator, mutil, etxera
Testu-oharrak:
Ahapaldi hauek “Hator, hator, mutil, etxera” herri kantaren bi ahapaldiei erantsi zizkien Gandiagak, haren luzagarritzat edo. Haren doinu berarekin kantatzekoak dira.
Ingurune-oharrak:
1979an hasita edo, Gabon-kanta erronda egin izan dute Arantzazun, bertako ostatuz ostatu, Gabon bezperan (abenduaren 24an). Bitoriano Gandiaga eta seminarioko beste zenbait lagun izan ziren ohitura horren sortzaile, eta eragile, gero; eta, fraide eta auzoko jendearekin batera bertan parte hartu izan du Oñatiko eta Euskal Herriko hainbat lagunek. Zenbait kanta eta bertso-sorta asmatu eta idatzi ohi zuen Gandiagak urtez urte kanta-itzulirako, sarritan urteko gertakari sozial eta politiko mingarriak edo egoera lazgarrien pean zeuden lagunak gogoratuz.