Hasiera: Bazen gizon bat, Paskual,
Amaiera: kuskusari den arrazoiz.
Titulua/Ezkaintza: Paskual (Haurrentzako bertsioan)
Iturri nagusia: PASK [Lafitte-ri omenaldia, Euskaltzaindia) 773-774 or.
Beste iturria(k): Paskual (Separata) + L3G, 49 + AOB: 1 + PBK
Idazte-urtea: 1983 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Argitarapen-urtea: 1983
Gaia 1: Jendea
Dokumentu mota: Inpr(Lib) + Mltk + Dakt + Grab(Abestua)
Poesia / Prosa: Bertsoak
Kantaria: Bitoriano Gandiaga (PBK kasetea)
Doinua: Bitoriano Gandiaga
Hiztegia:
* Ezkibel = izuti; basati
Testu-oharrak:
AOB-ko testua, PASK-ekoa (Iker Separa-koa) eta L3G-koa berdinak dira. Olerki hau Gandiagaren kasete batean ere aurkitu dugu, Gandiagak berak abestuta (PBK kasetea).
Gandiagak berak sarrera luze samarra idatzi zuen, L3G-n eta Iker saileko separata-n aurki daitekeena; hemen, berriz, "Iruzkinak" eremuan dago jasota.
Ingurune-oharrak:
ik.: Beste inolako iturritan ez agertzean, uste izatekoa da zuzenean omenaldirako idatzi zuela pieza hau (1983).
[I] Piarres Lafitte-ri omenaldia du titulua Euskaltzaindiaren "Iker" saileko 2.enak (Iker-2), Bilbo 1983. Horretan parte hartu zuen Gandiagak ipuin moduko olerki zoragarri honekin. Euskaltzaindiak idatziaren "separata" atera zuen, eta Gandiagaren artxiboan aurkitu dugu.
Iruzkina:
Auzune eta herri txikietako pertsonaia bada Paskual. Ez dakit hiri handietakoa denentz. Paskual begietatik bizi da; arbola sustraietatik bizi den bezalatsu, begietatik bizi da Paskual. Ez da erabat kautua. Gizaxo samartzat jo ohi du jendeak. Begirazale horietakoa da, ikusmira da, nonzerberri, kuskusari. Ez da gaiztoa inondik ere. Ikustea du gutizia bakarra. Zelatari da, baina ez salatari.
“Auzune eta herri txiki guztietan bizi da. Gu bakoitzaren baitan ere bai, agian; gure lotsakortasunean, gure ikusinahi asegabeen baitan, gure zenbait jakinahi oso barruko, oso isil eta izkututan, gure errepresioetan, gure frustrazioetan.
Bakarti ere bada Paskual. Paraje askotan ikusi eta ezagutu dut, baina literaturan ez. Mila jendamodu bizi da literaturan, Paskual bera ere bai, behar bada, baina nik ez dut literaturan ikusi eta ezagutu.
Gaur haurrentzako bertsiotan dut agertzen, noizbait pertsona larrientzakoan ager daitekeen esperantza halakorik ere bai baitut. Pertsonaia honi zergatik deitzen diodan Paskual? Ba nik neure auzoan eta umetzaroan ezagutu nuenari halaxe zeritzolako. Beno, hari Paskual deitzen genion. Haurrokin oso ona zen, gauetan sukaldeko leihoaren ostean haren aurpegiak behin baino gehiagotan, eta bera zela jakin arte, ematen zigun ikara aparte.” (Bitoriano Gandiaga, Iker saileko liburuan eta L3G-n).