Hasiera: Liburu berria argitaratzekotan dela
Amaiera: Sortuko dira berriak.
Titulua/Ezkaintza: Gandiagarekin esperantza urratu nahi eta ezinean.
Iturri nagusia: ARGL XLVIII (1985, 1.049 zenb.), 25-28 or.
Idazte-urtea: 1985
Argitarapen-urtea: 1985
Gaia 1: Idazlea
Dokumentu mota: Inpr
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Elkarrizketa
Elkarrizketagilea: Uria, Iñaki eta Zubiria, Pello
Ingurune-oharrak:
[I] Izatez, 1981eko udaberrian izan zuen hor aipatzen duen ondoeza, eta horren ondorioz luzaroan ibili zen tratamenduan: psikiatrarekin eta. Beraz, ia 4 urte urte joanak ziren elkarrizketa hau argitaratu zutenerako, 1985eko otsailean.
[II] Elkarrizketagileetako bat, Pello Zubiria, Arantzazuko seminarioan ikasle izana zen.
[III] Xabier Egaña, pintorea eta Arantzazuko seminarioko bertako irakaslea.
[IV] Gaboño (Gaboñu), Elgeako tontorretako bat da; eta bertatik Arabako lautada ikusten da ederki. Artzanburu, berriz, Aizkorri mendikatean dago, eta bertan Gipuzkoako Goierri aldea ederki ikusten da.
[V] Hor dioena ez da guztiz egia; tarte horretan ez zuen libururik argitaratu, baina Olerti aldizkarian, adibidez, askotxo argitaratu zuen: 1964an 10 olerki, 1967an 13 olerki, 1968an 4, 1969an 18. Azken urte honetakoren batzuk hurrengo “ziklokotzat” har daitezke, hori bai.
[VI] Salbatore Mitxelenaren obra da hori, Gandiaga gaztetatik –Erriberrin filosofia ikasten ari zenetik– hori kantatzen ikasia zen, beste zenbait lekutan aitortzen duenez.
[VII] Oteiza Arantzazura joan zen aldi bertsuan (1968ko azaroan), hasi zen Gandiaga igandero Soraluzeko San Andres auzora joaten, meza ematera, etab. (1968ko urrian). Han sortu eta landuriko harreman sozialak oso garrantzizkoak izan ziren beraren bizitzako eboluzioan.
[VIII] “Txakolinaren ospakuntza 2” poeman eman zigun Gandiagak pasadizo horren nolabaiteko irakurketa pertsonala: “nahi ta ezin herri / diren lur hauetako / abestiei iduri” (HGB-2, 47).
[IX] “Hondarra”: Kontzeptu biblikoa dirudi hemen, “galdutako” herritarren multzo handiaren barruan “salbaturik” eta Herri osoaren berrikuntzarako legami gisa geratu den talde txikia. Hala ere, ez du ikusten nonbait “hondarra”-ren bigarren alderdi esperantzazko hori hemen Gandiagak.