Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Eta mendietatik ba-dijoaz nekazariak,

Amaiera: beargiñak.

Iturri nagusia: ARAN, 446 (1967) 6 or.

Idazte-urtea: 1967 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Jendea

Dokumentu mota: Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
"Edo elorrien umeak" hasten den artikuluaren barruko olerkia da hau; Aránzazu aldizkarian ez dago olerki moduan ebakita; baina badirudi jatorriz olerki itxura eman nahi ziola testu honi, prosazko artikuluaren barruan.

Ingurune-oharrak:
ik.: "Edo elorrien umeak" idatziaren barruan dagoenez olerki hau, artikuluaren idazte-urte berbera eman diogu, bestelako datu zehatzagorik ezean.
[I] Gandiagak behin baino gehiagotan aitortu zuen bere sentiberatasun berezia nekazaritza munduko euskaldun "bajuen" arazo "sozialei" buruz; eta industri munduko langileen arazo sozialei buruzko sentiberatasun eskasa noizbait salatu ziotenen aurrean, bere mutikotako baserri-esperientzian, eta bere fraidetako heziketa eta Arantzazuko bere fraide bizitzaren esperientzian ipini ohi zuen horren arrazoia. Gogoratzekoa da batez ere Soraluzen (Plaentxin) bere lagunei eman zien erantzuna (ik. "Anjelitaz oroitzen naiz" testua). Testu hori, ordea, 1968a baino geroagokoa da zalantzarik gabe, urterik ez badakigu ere; hemengo olerki hau, berriz, 1967koa da; eta nolabait gezurtatzera dator Gandiagaren industri munduko arazo sozialei buruzko sentiberatasunik ezaren salaketa. Kontuan eduki behar da gainera Hiru Gizon bakarka-ren zikloaren aurretikoa dela olerki hau.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa