Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Arboladi hau neguan

Amaiera: orbel nabarren bahe da.

Titulua/Ezkaintza: Antton Elizegi

Iturri nagusia: AOB: 1

Idazte-urtea: 1998 (AOB)

Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)

Gaia 1: Arantzazu

Gaia 2: Izadia

Azpi-gaia: Arantzazu: paisajea

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Ingurune-oharrak:
[I] Olerkiarekin batera idatzitako gutunean dioenez, berak bestetan "Fraideen zuhaiztia" deitzen duen basoaz ari da. Hemen arboladiaren neguko deskripzioa egiten duen bezala, Gandiagak baditu beste bi olerki arboladia udan deskribatzen dutenak: "Ekia ekainean" eta "Hariztiko haritzek" hasten direnak.
Olerki hau Antton Elizegiri bidali zion Arantzazutik gutun baten barruan (1998ko ekainaren 26an). Antton Elizegi artista argazkilaria ezaguna zuen aspalditik, horrek bere Sustraietan argazki-liburu ospetsua argitaratu zuenetik, Gandiagaren "Ez gara ohartzen" olerkia ipini baitzion sarrera gisa; geroztik Elizegik egin zituen Arantzazu liburuko (Xabier Egaņa, antolatzailea, Arantzazuko Frantziskotar Argitaletxea, Oņati, 1987) argazkiak eta maketa, non Gandiagaren lau olerki argitaratu baitzituzten. 1998rako, bestalde, oso ezaguna zen Elizegi Arantzazun, batez ere Basilikaren frisoko apostolu eta Pietatearen argazkiengatik –Arantzazuko klaustroan daude horiek ikusgai–.
Bere olerkiarekin batera gutuna idatzi zion Gandiagak Elizegiri; Arantzazutik bidaltzekotan idatzi zuen nonbait, baina, bertan azkenean dioenez, biharamunean Donostiara joatekoa zen egun batzuetarako, eta, postaz bidali beharrean, eskuz eraman zuen Jakin anaiartearen etxera, eta handik deitu Antton Elizegiri, zerbait bazuela berarentzat eta. Pozarren agertu zen Antton Jakin anaiartearen etxera, bi botila ardorekin, zoriontsu, Gandiagak olerkia dedikatu ziola eta.

Iruzkina:
Olerkiarekin batera idatzitako gutunean eman zion Gandiagak olerkiaren testuingurua: “Lehengo egunean Milikuatik Sindikara doan bidearen ezkerreko arboladira joan nintzen eta han eseri, 12 urtean Udaletxeari eskatu eta eskatu nizkion mahaietako batean. Giro aproposa zegoen, kimen eta hostoen tartetxotatik urdina eta eguzkiaren brintza batzuk ageri ziren. Gainetikoa berde zegoen, bai airea bere gardenean, bai lurzorua, dena belar hezez. Zer giroa, Antton, zer giroa eta zer lekua! Atsegin-toki hura, zati on batean, arboladiko haritz eta astigarrek ontzen zuten eta erreparatu ere arbola tantai haiei erreparatu nien eta neguko elurraren inude bezala ikusi nituen, udako hostoen inude bezala ere bai eta udazkeneko ezkurren eta orbelen bahe bezala. Maitagarri aurkitu nituen bai ezkur eta orbel gozoki eralgitzen beren kolore anitzak errespetatuz. Zurekin oroitu nintzen eta argazki hau idatzi nuen zuretzako”.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa