Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bagatozkizu, Jauna

Amaiera: bizipoza dezan.

Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Deiogun agur elkarri”)

Beste iturria(k): AOB: 1 (zirriborroa) (ik. “Zeugan ditut, Jauna”, atzealdean)

Gaia 1: Otoitza

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Olerki hau bi eskuizkributan iritsi zaigu, ez guztiz berdinak biak: (A), zirriborro modukoa da, eta (B), garbian idatzia. Zirriborroan badaude gainera bestelako lerro eta aldaerak, eskuz idatziak, gero garbian jaso ez zituenak.
(2) Ahapaldi hau beste honetara zegoen zirriborroko jatorrizkoan, eskuz aldatu aurretik:
"Zure Hitza bataio
bertatik ari zaigu
deika oroit-araziz
bizitzan dagokigun
zeregin bakarra"
Hori ezabatu gabe, horren gainean idatzi zuen (B) testuko aldaera.
(3) (A) kopian honetara dago ahapaldi hau, zenbait saioren ondorioa:
"Zure erreinuaren
gertakuntza nahi dugu
aurreratu
gizadiak bakea
maita dezan egin".
Badirudi zirriborroan olerkiak jarraitu egiten duela beste ahapaldiren batetik; baina irakurtzen eta interpretatzen zaila dago, gainean beste olerki bat idatzita dagoelako, bestelako tintaz. Honako lerroak irakur daitezke: "elkar maitasunean / .... / .... / ikus bizi nahi mingotsa / ahalegin alferren lotsa / hainbat laido, hainbat bortxa".
Gainera (A) kopiako paper bereko "Egunero dut gogoan" eta "Deiogun agur elkarri" olerkien tartean eta albotan lerro solteak daude, gero olerkietan integratu gabeak: "Eskua(k) eman elkarri / fedeak gaitu ekarri"; "Hemen gatozkizu / zure hitza nahi dugu"; "Hemen bildu / gatzaizkizu / zeure Hitzak deituta"; "fede bat bera dugu / bildu gaituena".

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa