Hasiera: Jaso dezagun euskara
Amaiera: Jaso dezagun batera.
Titulua/Ezkaintza: Euskara eta txakolina
Iturri nagusia: EET, A aldea, 1. kantua
Beste iturria(k): AVT (CD-1, 13. pista)
Idazte-urtea: 1979 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Argitarapen-urtea: 1979 (ik.)
Gaia 1: Euskara
Dokumentu mota: Kasetea + CDa
Poesia / Prosa: Poesia
Kantaria: Oskarbi (EET, A,1 + ANT) + Gure bidea
Testu-oharrak:
Txakolinaren ospakuntza poematik hartutako gaiak eta testuak daude bilduta kanta-testu honetan, kantarako moldatuta.
(1) Ik. Lekuona’tar Manuel, Idaz-lan guztiak. 1. Aozko literatura (Kardaberaz bilduma-22), Tolosa, 1978, 487. or.
Ingurune-oharrak:
ik.: 1979an argitaratu zuen lehen aldiz kanta hau Oskarbik, titulu bereko kasetean (Elkar disketxean). “Txakolinaren ospakuntza” poeman inspiratuta eta hango zenbait gai harturik, abesti hau bereziki Oskarbirentzat idatzi zuela dirudi —ala Oskarbik berak moldatu ote zuen, Gandiagaren testua erabiliz?—.
Oskarbik aitortzen du, aitortu, Oteizak eta Gandiagak “taldearen filosofia” markatu zutela. 1972an atera zuen taldeak “Eskutari/Androkanto” disko luzea, Oteizaren eta Gandiagaren eraginez. Bertan badira bi kanta Gandiagaren olerkietan oinarrituak: “Bai, bai, bainan gero ez” eta “Kezka” titulukoak. Urte berean atera zituen bi kantok “Eskutari” izeneko kasetean (ESK).
1975ean Gandiagaren olerkitik harturiko tituluarekin “Hitz urri batzuk” izeneko diskoa atera zuen, non hiru olerki baitzituen abestu eta grabatu Gandiagarenak.
1979an “Euskara eta Txakolina” kasetea argitaratu zuen (EET), olerki honen titulua erabiliz kasetearen titulutzat