Hasiera: Mila bederatzi ehun (1)
Amaiera: isiltzera noia.
Titulua/Ezkaintza: Joseba Etxeberria [L3G]
Iturri nagusia: L3G, 1-2 or.
Beste iturria(k): (ik. DGA. 104-107 or.)
Idazte-urtea: 1982-1-24 (L3G
Argitarapen-urtea: 1986 (GDA + L3G)
Gaia 1: Gabonak
Gaia 2: Lagunak
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Bertsoak
Hiztegia:
* durditu = zorabiatu, harritu
Testu-oharrak:
Bertso hauek hiru kopiatan ditugu: L3G koadernokoa; GDAZ testukoa; GDA-koa. Aurrena L3G koadernokoa da; L3G koadernokoa kopiatu zuen berriro GDAZ-ko makinazkoak: kopia honen gain saiatu ziren prestatzen inprimategirako testua, zuzenketa ortografikoren batzuk eginez (Jose Antonio Aduriz). L3G koadernoko 12 ahapaldi kanpoan geratu ziren GDA-n: azkeneko hamaika eta "Zorion oihukatu" hasten zen tarteko bat. Baina bestalde, L3G koadernoko testutik GDA-kora aldaketa ortografiko eta testuzko asko dago, eta ahapaldi bat edo beste ia osorik aldatuta daude. Hasteko, lehen ahapaldiko urtearen erreferentzia aldatu zuten: "Mila bederatzi ehun / larogei ta bia" zena "Mila bederatzi ehun / laurogeitabata" bihurturik. Horrek eraman zuen seguruenik poeta, bertsoetan aipatutako hainbat herrialderen izena ere aldatzera, munduko gertakariak eguneratzearren edo.
Horregatik guztiagatik, eta funtsean berdinak diren arren, bi erregistrotan jasotzea erabaki dugu: GDA-ko bertsioa, batetik, eta L3G-koa, bestetik.
Ingurune-oharrak:
[I] El Salvador: gerra zibilean zegoen eta paramilitarren izuaren pean; Uruguay: militarren diktadura pean (1976-1984).
[II] Txile eta Argentina diktadura militar gogorren pean zeuden: errepresio ankerra ezarri zuten horiek.
[III] Sindikatuen aurkako errepresioa bizi zuen Poloniak.
[IV] Guatemala: Diktadura eta heriotza-eskuadroiak.
[V] Joseba Etxeberriari eskainita daude bertso hauek L3G koadernoan: Arantzazuko seminarioko irakaslea zen; urtarrilaren 24an betetzen zituen urteak.