Hasiera: Estiloaren arazoa iruditzen zait dena.
Amaiera: gure eskutan dugu.
Iturri nagusia: UBM, 11-12 (UBMZ, 10-11)
Idazte-urtea: 1974-1977-it (UBMZ)
Argitarapen-urtea: 1977 (UBM)
Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Artea
Azpi-gaia: Idazlea: Estiloa
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Gogoeta
Hiztegia:
* arean = izatez, benetan
* armiarma: amerauna zeukan idatzita makinazkoan; "armiarma" idatzi zuen "zuzentzaileak", eskuz. Erabili, sarritan erabili zuen Gandiagak "amerauna" hitza bere idatzietan.
* artailu = B cuadro de pintura, retrato (Plácido Mújika).
Testu-oharrak:
UBMZ-ko testua, makinazkoa, zerbait zuzenduta edo aldatuta dago eskuz: eskua ez da Gandiagarena, baina "zuzentzaileak" Gandiagarekin berarekin egin zuen lana seguruenik. Zuzenketa horietako batzuk sartu zituen inprimaturiko testuan (UBM-n); beste batzuk ez.
(1) UBMZ-ko testuan makinazkoaren gainean eskuz zuzenduta-edo dago esalditxo honen hitz-ordena: "nahiz eta berdina izan ogia".
Ingurune-oharrak:
[I] Xabier Egaña pintorea: Gandiagak bere udaldia Madrilen egin zuenean, han egin zuen topo Egañarekin, orduan Madrilen bizi baitzen hori. Geroago Gandiagarekin batera irakasle izan zen Arantzazun hainbat urtetan.
[II] Besteak beste, literatura irakatsi zuen Gandiagak Arantzazuko fraidegaien ikastetxean.
[III] Bestetan ere idazlearen lana eskultorearenarekin alderatu izan du Gandiagak: Oteizarekin izan zuen hurbiltasunaren ondorioa, besteren artean.