Hasiera: Bertsotan parran diņotan poza
Amaiera: zirta orizko kantua.
Iturri nagusia: ELRG, 16:1-2
Beste iturria(k): ELRL, 26-27
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 2018 (ADKL)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Dokumentu mota: Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* zorun = zorion
* zantzo = lekaio, irrintzi
Testu-oharrak:
Olerki hau "Ames bat itxartu" olerkiaren jarraipena da ELRG-n, eta gaia berbera du; hala ere, ELRL-en bi olerki ezberdin bezala daude hori eta hemengo hau; horregatik edo, ELR liburuan horren lehen partea-edo "Ames bat itxartu" dago jasota, eta beste hau ez dago argitaratuta.
ELRL-ko makinazko testua eskuz aldatuta dago hainbat lerrotan; jatorrizkoak adierazita daude kortxeteen artean. Dena dela, aldaketa horiek sartuta daude ELRG-ko testuan.
(1) Azken bi lerroak honetara zeuden jatorrizko makinazko testuan:
"Ordu goi ontan emon dot neure
'Benedicta Tu' kantua [zantzua*]"
Ingurune-oharrak:
[I] Arantzazuko elizkizun berezia izan da Benedikta, Andre Mariaren omenezkoa, hiru salmo eta irakurgaiez osatua. Garai hartan hiru salmoak koruak abestu ondoren, sei mutiko, akolito jantzita, aldare nagusian Andre Mariaren aurrean jartzen ziren zutik, ofizioko irakurgaiak kantatzeko. Une hunkigarri horri buruz ari da poeta hemen. Andre Mariaren irudia dagoen kamarina gortina modukoz estalita egoten zen; eta sei mutikoak kantatzera joatean agerian uzten zuten irudia.
[II] Errodrigo Baltzategiko: Arantzazuko Andre Maria "agertu" omen zitzaion artzain gaztea.