Hasiera: Dena pikor-harri ta tupiki zindoa,
Amaiera: nihork ez dezan etsi pareten erdian.
Iturri nagusia: UBM, 121-122 (UBMZ, 92)
Beste iturria(k): EGS, IV, 52/42 (gaztelania)
Idazte-urtea: 1974-1977-it (UBMZ)
Argitarapen-urtea: 1977 (UBM)
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Jendea
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia orok.
Dokumentu mota: Lib + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga
Hiztegia:
* pairu = pairamen, pazientzia
* ondiko = ezbehar (”infortunio”)
* hurrean = ia ia
Testu-oharrak:
Kortxeteen arteko aldaerak UBMZ testuko makinazkoak dira; alboan eskuz aldatu zituen Gandiagak (edo zuzentzaileak).
Bestalde, testu honen ezkutuko historiaz zerbait gehiago erakusten digu gaztelaniazko itzulpenak, zalantzarik gabe, autoreak berak eginak —aparteko paperean aurkitu dugu hori, EGS iturrian—.
Badirudi gaztelaniazko itzulpena UBM-ko bertsioa baino lehenagoko, areago UBMZ-ko bertsioa bera baino lehenagoko besteren baten gainean eginda dagoela — ez dugu hori ezagutzen—. Izan ere, EGS-ko erdarazko testu daktilografiatuan eskuz erantsita dago ahapaldi bakoitzeko azken lerroa. Itzulpena egin eta makinaz kopiatu ondoren, lerro bat gehitu zion nonbait euskarazkoari. Baina lerroa gehitzeaz gain, bestelako aldaketarik ere egin zuen, itxura guztien arabera, euskarazko testuan, zeren eta nekez baitaitezke uler itzulpeneko esaldiren batzuk, UBMZ-ko testuaren zuzeneko itzulpen izango balira, eta bestelako aldaeraren bat ez egotera oinarrian (alderatu, adibidez, 4. ahapaldiaren euskarazko eta gaztelaniazko testuak).
(1) Lerro honen “parekoa” euskarazko testuko lehen lerroa da nonbait; ez da horren itzulpena, jakina. Olerkian autoreak behin eta berriro egin bide zituen aldaketen adierazgarria da.
(2) UBMZ-ko makinazko testuko “balimenturako” hitzaren zuzeneko baliokidea da; horren ordez “sostengurako” (UBM) idatzi zuen ondoren, eskuz.
(3) Itzulpeneko ahapaldi hau aski ezberdina da euskarazkotik, honen zuzeneko itzulpena izateko. Horregatik, uste izatekoa da, ,zagutzen ditugun UBM eta UBMZ bertsioen aurretiko besteren bat eduki zuela aurrean autoreak, itzulpena egitean.
(4) EGS-ko testu daktilografiatuan “en la Plaza de España grande y abierta” zegoen idatzita; ondorengo “ertsiaren” kontrako ideia, beraz. Uste izatekoa da, euskarazko jatorrizko testuak —ezagutzen ez dugunak— ere plazaren irekitasuna adierazten zuela. Egia esan, España plazak, garai hartan behintzat, ez zuen itxiaren itxurarik, eta zabal eta irekiaren sentimendua pizten zuen gehiago. Gandiagak bietariko inpresioak izan zituen nonbait. Agian inguruko etxe garaiei begiratzean itxitasunarena gailendu zitzaion, eta plaza osoa “espetxe” edo bihurtzen zuten “hormak” iruditu zitzaizkion nonbait eraikinok. Beste testu batean deskribatzen du Madrilgo Espainiako Plaza ederra —”Madrilen enparantza ederrik badago” hasten denean (UBM, 123)—; horren edertasuna kantatu ondoren, “rodeada de torres” dio gaztelaniazko itzulpenean, eta horixe esango zuen seguruenik jatorrizko euskarazko olerkiak ere; baina gero “Dorre eta etxetzar ikaragarriz” bihurtu zen esaldia. UBM-n jarraian ipinitako olerkiaren iruzkinaren hasieran, hain zuzen, adierazten ditu Gandiagak plazak eta hori inguratzen duten “dorreek eta etxetzarrek” sortzen dizkioten inpresio kontraesankorrak eta zalantzak: “Baina eritzi hontan ere okerrean nagoke agian. Ez ordea niretzako hala dela baieztatzean”.