Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Eskailera-mailak

Amaiera: orduan bai sasoia!

Iturri nagusia: DGA, 31 (DGAZ, 23)

Idazte-urtea: 1981 (?)

Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)

Gaia 1: Biografia

Gaia 2: Arantzazu

Azpi-gaia: Bizitza: Gaisotasuna/Osasuna

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Gogoeta

Hiztegia:
* ostera = ibilaldi

Testu-oharrak:
DGAZ-ko eta DGA-ko testuetan badaude aldaera ortografiko edo morfologiko txikiren batzuk: banan - bana, launan - launa, nonahi - nonnahi, ostegun arratsaldetan - ostegun-arratsaldetan, obra jenero - obra-jenero

Ingurune-oharrak:
Idazki honek ez dakar datarik GDA-ko testuan, beste gehienek dakarten bezala. Kopiaren papera ere ezberdina da; dena dela, 1981ekoa dela uste izatekoa da, libururako idatzi zituen bestelako testu gehienak bezala.
[I] Mendi-eguna: Urtean birritan-edo Arantzazuko fraide guztiek, edo nahi zuten guztiek, egun osorako etxetik kanpora irteteko eta bakarka nahiz taldeka mendialdean ibiltzeko baimena izaten zuten; bazkal ordurako denak bateratu ohi ziren Urbian. Mendi-egun librea, berriz, norberak edo talde bakoitzak bere aldetik bazkaltzen zuenekoa zen.
[II] San Joan (Sanjoanzar): Oņatitik Araba eta Kalagurrira Arantzazuko Arrikrutz (Arrikurtz) auzunetik igarotzen den antzinako bidean dagoen parajea, Artia mendi-maldan. Beherago zegoen garai batean Mikeleteen postua -Mikeletetxea-, Arabaren eta Gipuzkoaren arteko igarobidea zaintzeko.
[III] Burgamendi: Sanjoanzarreko bidetik Katilluiturri pasa eta Araba alderako maldari deritza horrela.
[IV] San Adrian edo Sandrati, Zegamatik edo Otzaurtetik Arabarako eta Urbiarako dagoen pasoa Aizkorri eta Aratz mendi-gailurren artean.
[V] Gomiztegi edo Gomistegi: Arantzazuko baserria, 1950 aldera fraideek eskuratu zutena, Santutegitik bi kilometrora edo. Bertan bizi izan da ordutik hona fraide-taldea.
[VI] Botreaitz, Akaitz, Artzanburu, Arbelaitz, Aketegi: Aizkorri medi-kateko tontorrak, Gorgomedi eta Aizkorriren artean.
[VII] Malkorra: Urbiatik Elgeako mendikaterako bidean lehen tontor nagusia (Urkilla mendi-katekoa). Aumategi: Elgearen beste aldeko, Degurixa gaineko, tontorra.
[VIII] Degurixa: Araozko Andarto harkaitzaren atzealdeko zelaiune zabala. Ugastegi: Degurixatik eta Andarto ondotik Araotzerako bidean dagoen auzunea, udalerriz Eskoriatzakoa.
[IX] Laspiurren txabola: Gomistegiko baserrian bazen garai hartan gizon bat, Laspiur abizenez, hara erretiratuta, eta baserrirako lan egiten zuena; bere bizimodu aski autonomoa eraman ohi zuen inguruko bere txabolan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa