Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hementxe bakar-solaska

Amaiera: bere arteko ekitaldien gordelari.

Iturri nagusia: DGA, 27-28 (DGAZ, 20-21)

Idazte-urtea: 1981-07-06 (DGAZ)

Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Idazlea

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Gogoeta

Hiztegia:
* asaskatu = lasaitu, liberatu

Testu-oharrak:
DGAZ-ko testuaren eta DGA-koaren artean badaude aldaera ortografiko edo morfologiko txikiren batzuk: psikologu - psikologo, adi adi - adi-adi, dionari - dioenari, fenomenu - fenomeno, banitu - bainitu, eragin-hala - eragin ahala

Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagak 20 aldiz-edo darabil ‘asaskatu’ bere idatzietan. Horren adiera ez da beti berdina: atsegin hartu, poztu; atseden hartu, lasaitu; ase(tu); liberatu, askatu. Gandiagak berak eman zituen hitz horri buruzko azalpenak "Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia" izeneko elkarrizketaren hasieran: “Asaskatu hitza oso etxekoa da. Bazkal ondoan aita-amak joaten ziren deskantsatzera eta gu, gure lantxoak egin ondoren, sukaldean geratzen ginen mahaiaren inguruan geure gauzatxoak kontatzen. Ama zetorrenean zera galdetzen zigun: ‘umeak, asaskatu zarie?’, ia geure gauzak elkarri esanez lasaitu eta poztu ginen. Konotazio biak ditu. Oso etxekoa da aditz hori”.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa