Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Behin batean bazen gizon bat, (2)

Amaiera: Ez da besterik.

Iturri nagusia: DGA, 7 (DGAZ, 1)

Idazte-urtea: 1982-04-24 (DGAZ) (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Argitarapen-urtea: 1985 (DGA)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Denbora

Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.

Dokumentu mota: Lib + Dakt

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Gogoeta

Hiztegia:
* mende-erdi: Beste leku batean, "Arantzazun dago nire lana" testuan, mendea eta gizaldia esanahi ezberdinekotzat hartzen ditu.
Hemen badirudi "gizaldi" hitzak "gizonaren" ideia iradoki dezakeela; eta arriskutsua-edo iruditu zaio, gero esan behar duenagatik.

Testu-oharrak:
DGAZ-ko testuaren eta DGA-koaren artean badaude aldaera ortografiko edo morfologikoren batzuk; adibidez: mende erdi - mende-erdi, behin baten - behin batean, itxura baten - itxura batean. (Ik. gainera, azpian ohar zenbakituen bidez adierazitako testu aldaerak).
(1) DGAZ-n honetara dago esaldiaren sintaxia: "Norbaitek gizon kalifikatiboa eransten zionean harritu egiten zena zen".
(2) DGAZ-n "berrogei ta hamar" dio. Idazkeraz gain, kopurua bera dago aldatuta. Badirudi "berrogeita hamar" hori kopurua borobiltzeko izan zitekeela; izatez, testuaren azpian, "1982. apirilak 24" dakar datatzat; beraz, artean 54 urte bete gabe zegoen.
(3) DGAZ-n: "gizakiari".
(4) DGAZ-n "gezatzaro" dago idatzita; eta besteak aroak ere honetara daude: "umetzaro" (umearo), gaztetzaro" (gaztaro) , "heldutzaro" (helduaro), "gizontzaro" (gizonaro).
(5) DGAZ-n: "gaztetzaroa eta gizontzaroa arteko epeari".

Ingurune-oharrak:
ik.: Testu honen azpiko datari dagokionez, "kentzea hobe izango da" dago erantsita, eskuz, azpian; baina ez da Gandiagak idatzitako oharra (agian Joxe Azurmendik, kaligrafiari begiratzen badiogu). Dena dela, liburu argitaratuan kendu egin zituzten testuen azpiko data guztiak.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa