Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Zer diozu azkenengoz eman dizuten sariz?

Amaiera: elkarhizketarako ere ez ote dugun izango?

Iturri nagusia: HAE (2 orrialde)

Idazte-urtea: 1973 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Idazlea

Gaia 2: Euskara

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Prosa: Elkarrizketa

Testu-oharrak:
Elkarrizketa-testu hau ez dugu inon argitaratuta aurkitu. Nork eta norako egin ote zion? Badirudi elkarrizketagileak galderak eskuratu zizkiola Gandiagari, eta horrek idatziz eman zituela erantzunak.

Ingurune-oharrak:
ik.: Beherago emandako arrazoien arabera, "Eusebio Maria Azkue" sariaz ari direla dirudi elkarrizketan. 1973an irabazi zuen sari hori "Txakolinaren Ospakuntza" poemarekin. [I] Beheraxeago adierazten duenez, lehendik zenbait sari irabazia zen Gandiaga; oraingo honetan parte hartzera Villasantek bultzatu zuen, eta argitaratu gabeko olerkiekin aurkeztu zen —beraz, ez da Elorri liburuagatik eman zioten "Jose Antonio Agirre" sariaz ari (1963)—. Bestalde, hitz egiteko moduari ohartuz, lehen saria du irabazia. Horren aurretik hiru lehiaketetan zuen irabazia Gandiagak lehen saria (1954, 1956 eta 1963), eta behin bigarren saria (1959). Gerora, berriz, beste lehen saririk ere irabazi zuen: besteak beste, 1969an ("Olerti" saria) eta 1974an ("Eusebio Maria Azkue" saria). Badakigu Olerti-ren lehiaketa horretara Gandiagak berak jakin gabe bidali zituela norbaitek beraren olerkiak (ik. "Mutiko nintzala pentsatu nuan" hasten den elkarrizketa). Bestalde, Euskaltzaindiak antolatu zuen "Eusebio Maria Azkue" lehiaketa; uste izatekoa da, horretan zuela Villasantek parte hartzera bultzatu; beraz, horretaz ariko lirateke elkarrizketagilea eta Gandiaga.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa