Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Hemen, / euskeraz ez dakianak

Amaiera: euskeraz hitz egiten.

Iturri nagusia: HGBS, 38

Beste iturria(k): DAS: 2 or. (eskuz) + DAS: 1 or. (makinaz, partez) + DAS: 1 or (posterra, prtez)

Idazte-urtea: 1969 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Euskara

Azpi-gaia: Euskara: Erruak

Dokumentu mota: Dakt + Esk + Inpr

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala

Testu-oharrak:
Testu hau honela osorik bi iturritan iritsi zaigu: (A) Eskuzko kopia, Pello Zabalak kopiatua, musika pentagramaren azpian. (B) HGBS-n, makinaz. Bietan testua berdina da, baina DAS-ko eskuzko kopia musikatuan "hemen" hitza gaineratu zuen azkenean -Pellok?-, seguruenik musikak berak hala eskatuta. DAS (makinazkoa) eta DAS (poster inprimatua) berdinak dira, eta testu luzearen parteren batzuk (1. ahapaldia osorik eta 2. ahapaldiaren bigarren partea) jasotzen dituzte biek: testu luzean zalantzak daude aditz-formetan batez ere eta "euskera" forma erabiltzen du; testu laburrean euskara batuko ortografia finkoagoa da. Testu labur hau da batez ere ezaguna jendearen artean, eta horregatik aparteko erregistroa ere eskaini diogu datu-basean; baina hemen ere jaso dugu, bi testuak alderatu ahal izateko. Hona:
"Hemen
euskaraz ez dakienak
berak jakingo du
zergatik ez dakien.

Baina hemen
euskaraz ez dakienak
ez digu uzten
euskaraz egiten.

Baina eta hemen
euskaraz jakin arren
euskaraz mintzatzen
ez denak ere
ez digu uzten
euskaraz egiten."

Ingurune-oharrak:
ik.: Zalantzarik gabe, hemengo testu hau Erein argitaletxeak poster txikiaren formatoan argitaraturiko testu laburtua baino lehenagokoa da, euskararen ortografiak konparatuz ondoriozta daitekeenez. Olerki laburtua 1970ekoa da, iturrian ageri denez (ik. horren erregistroan egindako oharra). Beraz, hemengo hau 1968 edo 1969kotzat har genezake.
[I] Olerki hau, hasieratik musikatuta egon arren, dakigunez ez du inork interpretatu eta grabatu oraindik.

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa