Hasiera: Noizbehin literatura saileko bere liburuak bidaltzen
Amaiera: txitxar izatea dut erbakirik.
Titulua/Ezkaintza: Hitzaurrea
Iturri nagusia: ABG, 7-8
Beste iturria(k): AOB: 2
Idazte-urtea: 1997 (ABG)
Argitarapen-urtea: 1997 (ABG)
Gaia 1: Autorea/Obra
Dokumentu mota: Lib + Esk
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Sarrera
Testu-oharrak:
Liburuaren sarrera da testu hau. Horren jatorrizko bertsioa badugu, eskuzkoa. Berdinak dira biak, kortxeteen artean ipini ditugun hiruzpalau aldaera txikitxo.
Ingurune-oharrak:
[I] Lontxo Oihartzabal: Erein argitaletxeko Administrazio-kontseilukoa zen, eta Gandiagaren adiskide.
[II] Mikel Lasak idatzi zion Hiru Gizon Bakarka liburuaren 2. edizioaren sarrera. Honela dio hasiera-hasieran: “ELORRI idatzi ondoren Gandiaga mututu egin zen eta urteetan gelako ondorik gabeko saski aho-zabal nihilistak irentsi ditu hainbat eta hainbat bertso jaio berri hil urren” (HGB-2, 7. or.) Izatez, Elorri-ren eta HGB-ren lehen argitalpenaren arteko 12 urteetan Gandiaga kaleratu zen, kaleratu, bere olerkiekin, eta zenbait lehiaketatara ere aurkeztu zituen bere poemak, eta saririk lortu ere bai. Horien argitalpenari zegokionez, berriz, egia da gehienbat Santi Onaindiak zuzentzen zuen Olerti sortan babestu zela Gandiaga urte horietan. Gandiagak berak aitortu zuen “Bitoriano Gandiaga, ama hizkuntzaren seme kezkatia” izeneko elkarrizketan, Elorri-ri egindako kritiken ondoren isilean jarraitzeko asmoa hartu zuela, baina idazten jarraitu zuen, eta argitara ere eman zituen olerkiren batzuk; honela jaso zuen elkarrizketagileak poetak esandakoa: “Batzuk gorde zituen; besteak erre. Garai hartako [1962-1968] berrogeita hamar konposizio ba omen da hortik, prosazko lantxoak ere barne direlarik. Shanti Onaindia bezalako lagunak isil zitezen agertzen omen zituen, han hemen, baina bestela isilean jarraitzeko asmoz zebilen”.
[III] Dionisio Arruti, fraidea, eta Arantzazuko seminarioan irakasle, Gandiagarekin batera.
[IV] Pello Zabala, Arantzazuko fraidea, eta Gandiagarekin batera Arantzazuko seminarioko irakaslea. Hor aipatzen duen “karpeta handia” ez zaigu bere horretan iritsi nonbait Gandiagaren artxiboan; baina horko materialak bestelako karpeta eta sortatan iritsi zaizkigula uste izatekoa da. Besteak beste, Pello Zabalak musikatuak ugari iritsi zaizkigu, paperean nahiz kasetean: ehundik gora ditugu erregistraturik.