Hasiera: Arantzazu dut kantagai
Amaiera: guztizko guztia.
Iturri nagusia: EGUN (2001-02-22, 43. or.)
Beste iturria(k): AZK, 1 + [BOG, 62 + OFA, atzeko hegalean]
Idazte-urtea: 1994-2000-it (AZK)
Argitarapen-urtea: 2001 (EGUN)
Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Frantziskotarra/fraide
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
Olerki honen eskuzko jatorrizkoa (AZK-n) bi aldiz dago kopiatuta orri berean: Boligrafozko lehen kopian ez da erraza lerroen jarraiera nola doan asmatzen; arkatzezkoa Pello Zabalarena da, originalaren irakurketa interpretatu nahian. Interpretazio hori erabili zuten argitaratu zutenek, baina ez erabat.
Izan ere, argitaraturiko testuetan azken bi lerroak kenduta daude —"Jauna da Arantzazun / guztizko guztia"—, eta bestelako hiru lerro erantsi zituzten.
Horiek, ordea, aparteko olerkia dira jatorriz. EZH sortan aparteko olerki baten lehen parte bezala ageri da, "Con la muerte" hasten dena, gaztelaniazko bertsio eta guzti. Euskarazko bertsioa ere horrela iritsi zaigu Pello Zabalaren kopia digitalizatuan.
Azkenik, gaiari begiratuz, jatorrizko testuko bi lerroak egokiago datozkio olerkiari, erantsitako hiru horiek baino. Dena dela, jatorrizko eskuzko testu horretan ere ez dago argi, egia esan, bi lerro horiek nola kokatu behar diren olerkiaren barruan, eta kanpoan bezala geratzen dira; horrelatsu daude Pelloren interpretazioan ere.
Dena dela, aipaturiko beste hiru lerrotako olerkiak –erregistro honetan azkenean kortxeteen artean dagoenak– aparteko erregistroa du datu-base honetan, "Heriotzarekin" hasi eta "ezingo dut ahantzi" amaitzen dena.
EGUN-tik jaso zuen BOG liburuxkak; OFA-k, berriz, AZK-tik jaso zuen.
(1) BOG-n lerro bakarrean daude lerro hau eta hurrengoa.
Ingurune-oharrak:
Gandiagaren hiletako egunean argitaratu zuen lehenbizikoz olerki hau Euskaldunon Egunkaria-k (2001-02-22, 43.
[I] Olerki honen lehen bi ahapaldiak Oñatiko Txokolateixia dendak promozionatzen duen Natra-Zahor txokolate-tabletaren kaxan daude jasota (2008). or.)