Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Oteiza contribuyó en la modificación

Amaiera: Las piedras de Iturrigorri, la fundición

Iturri nagusia: HAE (2 orrialde)

Gaia 1: Artea

Dokumentu mota: Esk

Poesia / Prosa: Prosa

Testu-oharrak:
Eskuz idatziako eskema modukoa da hemengo testu hau, Oteizari buruzko hitzaldiren bat emateko edo: zehazkiago, euskaraz idatzitako "Maisuaren itzala" tituluko itzaldi edo artikulurako ideiaren batzuk daude bilduta hemen, eskema moduan.

Ingurune-oharrak:
[I] Iturrigorri Arantzazuko mutikoen jolas-lekua zen; bertan zuten garai hartan futbol-zelaia ere. Arantzazutik Forura aldatzean, kurtso bakoitzeko mutikoek oroitarri bat utzi ohi zuten landuta Iturrigorrin. Horrelakoei buruz ari da nonbait hemen Gandiaga.
"La fundición", berriz, Arantzazuko Teologiako ikasleek eskultura-lanak egiteko eraiki zutena da seguruenik. Oteizak arte-zaletasun bizia piztu zuen orduko Teologiako ikasleen artean. Honela dio Gandiagak bere "Lantxo hau eskatu zidatenean" hasten den hitzaldian: "Era berean, pozten zituen teologiako ikasleak ere eta sekulako grina piztu zien bai tailugintzarako, bai pinturarako. Teologoek fundizio bat egin zuten, eratzen zituzten irudi eta tresnak metalera pasatzeko."

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa