Hasiera: Izendatu didazuen gaia
Amaiera: Eta bukatu dut.
Titulua/Ezkaintza: Nere obraz
Iturri nagusia: Hegats 4 (1991), 207-217
Beste iturria(k): AOB: 12+5+2 (eskuzkoa) + AOB: 19 (makinazkoa) + AOB: 23 (makinazkoa)
Idazte-urtea: 1990-10-19 (AOB, D kopia)
Argitarapen-urtea: 1991 (Hegats)
Gaia 1: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: poesia
Dokumentu mota: Inpr + Dakt + Esk
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Hitzaldia
Hiztegia:
* aidur = astuna (ik. ELR-2, 265. or.).
* belu = berandu (ik. ELR-2, 266. or.).
* trikitx egin = topo egin
* jaseko = segail, lirain
Testu-oharrak:
Hitzaldi hau lau kopia edo bertsiotan daukagu: (A) Jatorrizko eskuzkoa (12 + 5 + 2 or.), (B) kopia daktilografiatua (19 or.), (C) beste kopia daktilografiatu bat (23. or.), (D) Hegats aldizkarian inprimatua (11 or.).
Hitzaldiak bost atal ditu: a) Sarrera biografikoa (aski luzea); b) Elorri liburuari buruzkoa (aski luza); c) Hiru gizon bakarka liburuari buruzkoa (laburragoa); d) Uda batez Madrilen liburuari buruzkoa (laburra); e) Denbora galdu alde eta Gabon dut Anuntzio liburuei buruzkoa (oso laburra) —Ahotsik behartu gabe artean argitaratu gabe zegoen—.
(C) eta (D)-ko testuak berdinak dira. (C) bidali zuen, zalantzarik gabe, aldizkarira, inprimatzeko. (B) testua eta (C) testua ere berdinak dira funtsean, baina aurrenetik bigarrenera badaude ezberdintasunen batzuk: hitz edo esaldiren batzuk aldatuta, paragrafo txikiren bat edo beste gehituta, paragraforen bat lekuz aldatuta. (A) testua, eskuzkoa, hiru zatitan dago: 1. Sarrera orokorra eta Elorri liburuaren azalpena (12 or.); 2. Hiru gizon bakarka liburuari dagokiona (5 or.); 3. Uda batez Madrilen liburuari dagokiona (2 or.); beste bi liburuei buruzko eskuzko testurik ez dugu aurkitu. (A) bertsio honetan azalpenaren barruan adibidetzat-edo irakurri zituen olerkiak ez daude jasota, baina bai iturri-orrialdeen erreferentziak markatuta.
(1) Parentesi artekoa ez da HGB-ko olerkiarena, hizlariaren iruzkina baino.
(2) Hegats aldizkarian 10. orrialdea jartzen duen arren, (C) testuan 18.a jartzen du, eta hala behar du.
Ingurune-oharrak:
[I] Euskal Idazleen Elkarteak 1990ko Azaroaren 12tik 16ra antolatu zituen hitzaldiak, "XX. mendeko Euskal Literatura" izenpean. "Gaurko Literatura" atalean lau hitzaldi antolatu zituen: Bitoriano Gandiaga, Bernardo Atxaga, Itxaro Borda eta Joan Mari Irigoien idazleek ematekoak, bakoitzak bere idazlanari buruz nonbait. Orduan emandako hitzaldia da, beraz, hemen jaso duguna.
Hitzaldiaren barruan lehendik liburuetan argitaraturiko bere zenbait olerki ere sartu zuen.
[II] Oteizaren Arantzazuko lehen egonaldia —edo lanaldia— 1954 eta 1955 urteetan izan zen; bigarrena, berriz, 1968-1969 bitartekoa. Lehenengotik zuen hark nonbait Gandiaga idazlearen berri.
[III] Pello Zabaleta eta Jesus Mari Zabaleta: bata teologiako irakasle, eta bestea, teologiako ikasle.
Iruzkina:
Joan Mari Lekuonaren iritziz, artikulu honetan egin zuen Gandiagak bereziki “bere obra poetikoaren aurkezpen erreala, egiatia eta berariazkoa” (”Bitoriano Gandiaga (G.B.)”, in: Euskera, XLVI. (2001, 1) 508 or.