Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Bizi izateko pozaren

Amaiera: milla loratxu dotore.

Iturri nagusia: ELRL, 88bis

Beste iturria(k): ELRG, 4:1

Idazte-urtea: 1955? (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)

Gaia 1: Bizitza

Gaia 2: Izadia

Azpi-gaia: Bizitza: Zoriona (poza)

Dokumentu mota: Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Testu-oharrak:
Bi bertsioak ia berdinak dira; ELRG-koa izan daiteke jatorrizkoa, lehenagokoa; horko aldaerak kortxete artean ipini ditugu.
"Elorria loretan" olerkia dagoen orrialdearekin aurkitu dugu honako olerki hau, eta eskuz idatzitako lerroak daude azpian, baina ez dute, itxuraz, zer ikusirik makinazko olerkiarekin. Honetara irakur daitezke horko eskuzko lerroak: "Pozik, zelaian (?) / su artutako / anpor eder bat lez nago / pozez nago / pozak ukituta nago".

Ingurune-oharrak:
ik.: ELRL-ko olerkia 1955-1956 urteko Arantzazuko Urte Santuko barkamen edo indulgentzia aldarrikatzeko kartel-zatiaren atzealdean dago idatzita. 1956koa izan daiteke olerkia ere agian; baina "Argi oneko poema" (AOSA) izeneko sorta Elorri liburua argitaratu (1962) ondorengoa da nonbait; horko hainbat olerki makinaz kopiatzeko aipaturiko kartel-zatiak erabili zituen; horregatik uste izatekoa da, "Bizi izateko pozaren" ELRL-eko kopia ere 1962az geroagokoa dela. Baina ELRL olerki-bilduma bera lehenagokoa da, eta orri hori gerora erantsitakoa da karpetan, guztiz bestelakoa karpetako orri moduen aldean.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa