Hasiera: Joan den Apirilaren 24-n
Amaiera: izanik
Titulua/Ezkaintza: Irakurtzen ari naizen azken poesiaz
Iturri nagusia: EUS, XXIII (1978) 237-246
Gaia 1: Poesia
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Dokumentu mota: Inpr
Poesia / Prosa: Prosa
Ingurune-oharrak:
[I] Gandiagaren hitzaldiaren sarrera edo aurkezpena L. Villasantek egin zion. Gandiagaren testuaren buruan daude jasota hitz horiek: "Nik ezagutu nuen apaiz arabar bat —hila da iadanik—. Euskal gauzetan zaletua nintzela jakin zuenean, hara zer esan zidan: 'No tenéis palabras'.
Min eman zidan ateraldiak, baina ez nion ezer erantzun. Egia zioela ba nekien eta.
Gure Gandiagak uda bat igaro zuen Madrilen, eta handik gauza bera esaten etorri zaigu.
Jakintzak nahi eta behar dituen bezalako hitzen premia somatzen du berak. Eta premia hori erremediatzeko ahaleginean dabiltzanen lana eskertzen eta txalotzen du.
Nik ez nuen asko pentsatzen olerkari bat etorriko zitzaigunik hori esatera, baina oker nengoen.
Dena den, eskerrak ematen dizkiot Gandiagari zaurian behatza ipini duelako."
Fr. L. Villasante
[II] Gandiagaren beraren "Ibarrera, ibarrera" olerkiaren ahapaldietako bat da hori (ik. HGB-2, 100-101).
[III] Hitzaldi horretan aipatzen duen Ezinak karpeta ez dugu aurkitu artxiboan, izen horrekin behintzat. Eta agian galdua da, zeren eta Euskera aldizkarian eman zizkigun karpeta hartako bi olerkiak ez baititugu beste inon aurkitu, ez argitaratuta eta ez artxiboan.