Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Erromantze ala balada?

Amaiera: Manuel Lekuona jaunaren iritzia jakitea gustatuko litzaidake.

Titulua/Ezkaintza: Lau erromantze

Iturri nagusia: EUS, XIX (1974), 156-163

Beste iturria(k): ARAN, 1968: XLVII, 466. zenb., azaroa, 310-312 or.; 1969: XLVIII, 468. zenb., urtarrila, 16-17 or.; 1969: XLVIII, 474. zenb., uztaila, 234-235. or.; 1972: LII, 496. zenb., maiatza, 174-175 or. + Hiru Truku II (”Neska soldadua”)

Idazte-urtea: 1973-III-30

Argitarapen-urtea: 1974 (ARAN + EUS)

Gaia 1: EHerria

Gaia 2: Arazkoa

Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa/Folklorea

Dokumentu mota: Inpr

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Hitzaldia

Sinadura: Victoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Doinu eta guzti daude jasota testu honen barruan doazen erromantzeak, Euskera aldizkarian.

Ingurune-oharrak:
Pedro Migel Urruzunoren omenezko hitzaldiak antolatu zituen Euskaltzaindiak Elgoibarren, 1973ko urtarrilean. Gandiagak bere hitzaldia irakurri zuen –seguruenik Villasante lehendakariak eskatu zion parte hartzeko, gaia ere iradokita, orokorki behintzat, Euskaltzaindiaren aurreko beste hitzaldi batekin gertatu zen bezala–.

[I] Ordurako Araozko parroko-lanak egiten ari zen Gandiaga, Arantzazutik astero-astero hara joanez. Hemen agertzen dituen erromantzeen antzera, hainbat kanta, ipuin, etab. bildu zuen Araotzen. Horrelakoen artean “Soldadu sartu nintzan” eta neska soldaduarena bildu zituen; geroxeago neska soldaduarenaren aldaera berri eta osatuagoa bildu zuen Arantzazuko Albitxuri baserrian Maria Barrena jaiotzez araoztar eta Arantzazun ezkondutakoaren ahotatik. Lehen biak Villasanteri utzi zizkion eta horrek argitaratu Arantzazu aldizkarian (1968: XLVII, 466. zenb., azaroa, 310-312 or.; 1969: XLVIII, 468. zenb., urtarrila, 16-17 or.). Hirugarrena Gandiagak berak argitaratu zuen aurrenik aldizkari berean (1969: XLVIII, 474. zenb., uztaila, 234-235. or.). Gero Euskera aldizkarian argitaratu zituen Gandiagak berak hiru horiek “Etorri nintzanian” kantarekin batera –berak bildutakoa hau ere–.
[II] “Hiru Truku-II. Mendebaldeko euskal kantak” izeneko bi CD-etan (1997) Gandiagak bildutako kanta hauek abestu eta grabatu zituen Hiru Truku taldeak (Joseba Tapia, Ruper Ordorika eta Bixente Martinez): “Soldadu sartu nintzan” (”Txikitin parian”), “Lelotxo Montañako” eta “Neska soldadua”. “Lelotxo Montañako” L. Villasantek argitaratu zuen aurrenik Arantzazu aldizkarian “Seaska kanta” tituluarekin, Maria Ugarte Arantzazuko Arrikurzkoarengandik jasota (1967: XLVI, 448. zenb., martxoa, 79 or.). Ez du biltzailearen izenik ematen. Berak bildua ote da, ala Gandiagak bildu eta berari eskuratua?

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa