Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Yaunak: Au da Euskaltzaleen biltzar onetarako

Amaiera: Agur, Yaunak.

Titulua/Ezkaintza: Arantzazuko folklore-gaien biltzeaz

Iturri nagusia: EUS, 1956, 206-231 or.

Idazte-urtea: 1956

Argitarapen-urtea: 1956 (EUS)

Gaia 1: EHerria

Azpi-gaia: EHerria: Tradizioa/Folklorea

Dokumentu mota: Inpr

Poesia / Prosa: Prosa

Prosa-generoa: Hitzaldia

Sinadura: Vitoriano Gandiaga, O.F.M.

Ingurune-oharrak:
[I] Garai horretan A. Irigaray-ri laguntzen ere ari zen nonbait Gandiaga, hark prestatzen ziharduen herri-ipuinen bildumaren edizioan. 1957an Euskalerriko ipuiņak tituluaz (Itxaropena, Zarautz) argitaraturiko liburuaren aitzin-solasean editoreak berak aitortzen duenez: “A. Gandiagak lagundu dit phonetika laburpen horiek borobiltzen; eta emendik eskarrik onenak eman gabe ez nagoke” (5-6 or.).
[II] Urtiaga (Urteaga): Uribarritik Arantzazurako bidean, errepidearen eskubitan, Urteagaineko bihurgunearen azpian.
[III] Kortakogain: Arantzazurako errepidearen ertzean, eskubitan, dagoen baserria, Gesaltza auzunearen parean.
Gomistegi (Gomiztegi): Fraideen baserria, Arantzazuko harrobiaren paretsuan, gainaldean, dagoena.
[IV] Peņakulo: Arantzazurako errepidetik ezkerretara dagoen harkaitza, Zelai Zabal ostatua pasa eta berehala.
Gurtzipizioa (edo Kurtzipizioa): Arantzazuko santutegia baino lehentxeago, mendialdera dagoen ermita, oraingo “Misterioa” izeneko eraikuntza berriaren atzealdean; horren aurretik igarotzen zen garai bateko erromesen bidea.
[V] Uribarri: Oņatiko auzoa, Arantzazura bidean.
[VI] 1834an eman zioten sua eta erre zuten Arantzazu tropa liberalek.
[VII] Beillotza (Begiolatza): Arantzazu auzoko baserria, Santutegiaren pareko Bellostegi mediaren atzealdean dagoena.
[VIII] Arrikurtz: Oņatitik Arantzazura bidean auzoko lehen auzunea, Gesaltza aurretik, errepidea baino beherago dagoena.
[IX] Arantzazuko Santo Kristo edo Kurtzipioko ermitari buruz ari da.
[X] San Joan erreka: Elgeako Zekillaga ingurutik behera datorrena.
[XI] Gesaltzako lizuna: Gesaltza auzuneko leizea; bertan ezkutatzen da Arantzazu erreka.
[XII] Zapata: Oņatitik Arantzazurako bidean, Urteagain baino aurreraxeago dagoen parajea. Andre Mariaren santutxoa dago bertan. Pare-parean, Jaturabeko arroaren bestaldera, dago Atxulo (Zaraia mendizerrako Urrexolako harkaitza izenekoan irekitako “leiho” handia).
[XIII] Ugastegi: Aretxabaletako lurretako etxe-multzoa, Araotz gainean eta Andarto menditik hurbil.
[XIV] Azpilleta: Arantzazu auzoko baserria.
[XV] Aitzabal: Arantzazuko santutegiaren aurreko mendi-tontorretako bat, Arantzazu errekaz beste aldera. Beste tontorra Uztao (edo Bellostegi) da. Goraxeago aipatzen duen Gallarbe zein paraje da? Gallaur Behekoa, Artasoro (Artaso) eta Gallaur Erdikoa (Gallerdi) baino beheragokoa?
[XVI] Iturbaltz: Arantzazuko Iturrigorri aldeko parajea, errekaz mendebaldera.
[XVII] Ursula (= Urrexola), Oņatiko auzoa.
[XVIII] Aizkirri: Arantzazu auzoko baserria.
[XIX] Gogormendi (Gorgomendi da seguruenik, Aloņako tontorra); Andarto: Araotz gaineko harkaitz jagia; Jaumendi: Oņatiko Lezesarri auzoko baserria eta mendia; Ubao: Aloņaren Oņati alderako isurialdeko erreka (garai batean makinetxea, errekako urak baliatzen zituena); Goienetxe: Oņatiko Lezesarri auzoko baserria; Sorgiņ erreka: Artia mendiko erreka (Arantzazu), Albitxuri eta Azpilleta baserrien artean behera Arantzazu errekarainokoa; Aketei (Aketegi): Aizkorri mendikateko gailurretako bat; Kataoste (Kataustegi): Arantzazutik Oņatirako bide ondoko parajea, Arrikurtz auzunearen paretsuan; Zapata: Oņatitik Arantzazurako errepide inguruko parajea, Urteagain baino goraxeago; hainbat kobazulo dago ingurune horretan; Troska: Urteagainetik Uribarriko Otadui baserrirako bidean dagoen parajea, iturri, kobazulo eta guzti. Gorago aipaturiko Gesaltzako lizuna bezala Arrikruzko lizuna ere auzune horretatik hurbil dagoen historiaurreko leizea da seguruenik.
[XX] Gaiztozulo: Gorgomendiren ekialdeko isurialdean dagoen zuloa, zenbaiten sinestez, Mariren gordelekua; Gesaltzako lizuna: Arantzazuko Gesaltza auzuneko leize handiari deritza horrela; Arrikruzko lizuna ere, auzune horren inguruan dagoen historiaurreko harpea da seguruenik.
[XXI] 1902an eraiki zuten Gorgomendiko gurutze handia.
[XXII] Arrikruzko santutxua: Garai bateko Arantzazuko erromes bide ertzean, Arrikurtz auzunean, dagoen santutegi txikitxoa.
[XXIII] Sandaili: Araozko harpe handia, Jaturabeko urtegitik hurbil; bertan ermita dago, Santa Iliarena nonbait (Sandaili); baina herritarren artean San Eliasen ermitatzat ere hartu izan dute.
[XXIV] Arendui: Arantzazuko baserria.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa