Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Dezagun argia piztu

Amaiera: eraiki ta finkatuko.

Titulua/Ezkaintza: Argia behar da piztu

Iturri nagusia: ARAN, 726 (1993) 16. or.

Beste iturria(k): AOB: 1 + K4D, 53 + K5D, 16

Idazte-urtea: 1985-09-23 (AOB, eskuzkoa)

Argitarapen-urtea: 1988 (K4D)

Gaia 1: Otoitza

Gaia 2: Bizitza

Azpi-gaia: Bizitza: Argia

Dokumentu mota: Inpr + Pri + Esk + Dakt

Poesia / Prosa: Poesia

Musikatzailea: Pello Zabala

Sinadura: Bitoriano Gandiaga (Arantzazu aldizkarian)

Hiztegia:
* ostantza = egunsenti

Testu-oharrak:
Iturri guztietako testuak berdinak dira, ohar zenbakituen bidez adierazitako aldaera txikiak kenduta.
(1) AOB-ko jatorrizkoan, lehen lerroa: "Argia piztu behar da" (ARAN aldizkariak titulutzat jarri zuen hori).
(2) AOB-ko eskuzkoan: "sutuko" eta "piztuko", biak aukeran; AOB makinazkoan eta K5D-n: "sutuko", K4D-n bezala; em>Arantzazu aldizkarian: "sortuko" (badirudi inprimaketa-okerra dela azken hau).
(3) Lerro hau, AOB eskuzkoan: "argitan [pozetan] dugu Herria"; AOB makinazkoan: "argitan dugu Herria", baina alboan eskuz "geroa" dago iradokita, "Herria" hitzaren ordez; K4D, K5D eta ARAN: "argitan dugu mundua";

Ingurune-oharrak:
[I] GEIR CDko elkarrizketetako batean, Elorri liburuaren ingurukoan, dio Gandiagak, kanta hau bere baserrian mutikotan izandako esperientziari lotuta dagoela: elektrizitaterik ez zen hartan gauero karburo-argia pizten zutenekoari.
[II] Elkarrizketa berean aitortzen duenez, Arantzazuko fraideren batek esan berria zion, panteista zela olerki honetako ikuspegia.
Julen Urkizak ez zuen jaso bere EBOB obran, Aranzazu aldizkarian "Argia behar da piztu" tituluarekin eta "Dezagun argia piztu" hasiz emandako olerki honen erreferentzia.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa