Hasiera: Artzai onari begitu neutsan
Amaiera: ez neuke iltea damu nik.
Titulua/Ezkaintza: Ardiegaitik ilgo [Arantzazu, Urkiza] - ...Gero [ELRL]
Iturri nagusia: ELR-1, 99-100 or. (ELR-2, 70. zenb., 115. or.)
Beste iturria(k): ARAN, (1953, 3) 85. or. + ELRL, 36-37 + ELRP, 54. or. (gaztelania)
Idazte-urtea: 1951-1955-it (ELRL)
Argitarapen-urtea: 1953 (ARAN)
Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Gurutziltzatua
Dokumentu mota: Lib + Inpr + Dakt
Poesia / Prosa: Poesia
Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania
Itzultzailea: Pedro de Anasagasti
Sinadura: Fray V. Gandiaga
Testu-oharrak:
Olerki honen hiru aldaerak (ELR, ARAN eta ELRL) aski ezberdinak dira. Zein da aurrena? Seguruenik hiru bertsioen aurretik bazen beste testuren bat, ELRL-ko aldaeraren oso hurbilekoa. Hasierako bertsioa aldatuz joan zen gure olerkaria, eta baita zerbait kenduz edo gehituz ere. Arantzazu (ARAN) aldizkariak bi lerroak erantsi zizkion, beste bietan jaso gabe geratu zirenak. Azken aldaera ELR liburukoa da, jakina.
ELRL-ko bertsioa “...GERO,” lerroarekin hasten da; hasierakoan olerkiaren titulutzat har zitekeen nonbait; baina gero eskuz erantsi zizkion hirupuntukoa eta koma, olerkiaren lehen lerro bihurtuz argi eta garbi; hala ere, zalantzan geratu zen nonbait, eta ezabatzeko markak edo eginda daude gainean. “Ardiekaitik ilgo naz” amaitzen da ELRL-koa. ARAN-ek horixe hartu zuen titulutzat; gainera bi lerro erantsi zizkion azkenean:
“Ardiegatik ilda egoan
Artzai Onena kurtzean.”
Hemen ELR-koa hartu dugu nagusitzat. Hiru bertsioak aurrez aurre alderatu ahal izateko, hiruren taula berezia egin dugu. Bertan ohar gehiago ikus daiteke.
[Ik. testuen alderaketa-taula,“Ik. Olerkiaren konposizio berezia pdf. formatuan” loturan klik eginez).
Ingurune-oharrak:
it.: Julen Urkizaren EBOB liburuak gaizki dakar olerkiaren urtea: 1933 ez, baina 1953 izan behar du.
[I] Artzai Ona Jesu Kristoren titulua-edo da. Bildotsaren irudia ere erabili ohi du Itun Berriak Gurutziltzatuaren ezaugarri.