Bitoriano Gandiaga

Idazlanaren fitxa eta oharrak

Hasiera: Gizonak noiztik, (2)

Amaiera: erromesentzat.

Titulua/Ezkaintza: Mertxe

Iturri nagusia: MTS: 2

Beste iturria(k): Arantzazu 500, 30. or.

Idazte-urtea: 1988-12-10 (gaztelaniazkoa: 2001-02-15)

Argitarapen-urtea: 2001 (Arantzazu 500)

Gaia 1: Arantzazu

Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria

Dokumentu mota: Lib + Dakt + Esk

Poesia / Prosa: Poesia

Itzulpen-hizkuntza: Gaztelania

Itzultzailea: Bitoriano Gandiaga

Testu-oharrak:
Olerki honen euskarazko testua horrelaxe dago Gandiagak Mertxe Urteagari oparituriko J. A. Lizarralderen Aranzazu. Historia de la Virgen y del Santuario de Aránzazu liburuaren hasieran, eskuz idatzita, eta 1988ko abenduaren 10ean datatuta. Horren gaztelaniazko itzulpena, autoreak berak egina eta eskuz idatzia, ez zaigu osorik iritsi, azken ahapaldia falta baita. Kortxeteen artean sartu ditugu autoreak berak makinazkoaren gain iradokitako aldaerak.
Olerki hau "Geologia da" olerkiaren jarraian argitaratu zuen Arantzazu. Santutegi bat XX. mendean liburuak. MTS-n, ordea, bi olerki ezberdin dira.

Ingurune-oharrak:
Datari dagokionez, argi dago 1988koa dela, J. A. Lizarralderen liburuan idatzitako eskaintza-testuan ageri denez. Gaztelaniazko itzulpenaren azpian Mertxe Urteagak beste data hau idatzi zuen: Arantzazu, 15-II-2001. Honen azalpena hauxe da nonbait: Mertxe Urteagak 1988ko olerki hura sartu nahi izan zuen Arantzazu. Euskal Santutegi bat XX. mendean libururako idatzi berria zuen bere “La mirada arqueológica en Arantzazu” artikuluaren barruan, Gandiagaren beraren omenez, ordurako hilzorian baitzegoen. Gaztelaniazko itzulpen eta guzti sartu nahi izan zuen, ordea; eta horixe eskatzera joan zitzaion Arantzazura, hil aurretik. Gandiagak egin ere egin zion itzulpen hori eskuz (2001-02-15), hil baino astebete lehenago. Aldi berean, Mertxek makinaz idatzita eraman zion euskarazko testuan aldaketaren bat edo beste iradoki zuen eskuz Gandiagak, eta gainera azken ahapaldia kentzeko-edo iradoki zion nonbait —eskuz egindako arrastoen artean dago jarrita—; eta horregatik gaztelaniaz jarri ere ez zion egin ahapaldi hori. Baina berehala Mertxeren artikulurako beste olerki egokiago bat edo beste idaztea otu zitzaion Gandiagari eta horrela egin zuen: “Geologia da” idatzi zuen, orduan bertan, eta lehentxeago-edo “Azken karpeta”-an (AZK iturrian) idatzita zeuzkan beste bi olerkitxo aukeratu zituen: “Mendiok, lagun” eta “Mendiok badute lehenik”, idatzi berriarekin batera Mertxeren artikuluan sartzeko. Hiruren gaztelaniazko itzulpena egin zion gainera Mertxeri; eta denak makinaz idatzita eman zizkion —eskuzkoak Gandiagaren artxiboan geratu ziren; baina “Mendiok, lagun” eta “Mendiok badute lehenik” olerkien euskarazko testuak AZK-n (74. eta 75. orrialdeetan) daude—. Orduan Mertxek, bere artikuluaren bigarren erredakzioan, “Geologia da” olerkitxoaren azpian erantsi zuen “Gizonak noiztik” olerkia, baina azken ahapaldia kenduta, Gandiagak iradokitakoaren arabera, nonbait. Eta horrela argitaratu zuen Arantzazu. Euskal santutegi bat XX. mendean liburuan.

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa