Hasiera: Ttirritta izena aukeratu dut,
Amaiera: ta hor noakio.
Titulua/Ezkaintza: Ttirritta [Arantzazu, 1990-eko Otsailak 14]
Iturri nagusia: AOB: 4
Idazte-urtea: 1990-02-14
Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Ttirritta
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Prosa
Prosa-generoa: Gogoeta
Hiztegia:
* txirriti = kirrinkari, karraskari ("estridente, agudo, chirriante": Plácido Mújika).
* Teenta = abesti monotonoa (Plácido Mujika). Honen hiztegian izena dela dirudi 'teenta' hitza; Gandiagak, behin bakarrik erabili zuen bere idatzietan, eta bertan izenondotzat.
Ingurune-oharrak:
Bere bizialdi berriko eredutzat ttirritta edo txitxarra hartuz, beste hainbat aldiz egin zuen gogoeta.
Idatziaren buruan data osoa jarri zuen, gutunean edo deklarazioren batean jartzen den moduan: “Arantzazu, 1990-eko Otsailak 14”. Badirudi, bere bizitzako deklarazioa egin nahi duela. Data adierazgarria da. Urte horretan eskolak ematetik libre geratu zen Gandiaga –1955eko irailetik lan horretan jarduna zen Arantzazuko seminarioan; baina urte horretan itxi egin zuten hori–. Orduan ez zioten bestelako eginkizun apartekorik agindu Gandiagari, idazten jarraitzekoa izan ezik. Egoera berri horretan egin zuen “Ttirrittaren deklarazioa” deitu genezakeen hau. Oso argigarria da horri buruz “Bitoriano, adiskide:” hasten den testua ere.
[I] S.B.L.M. = San Bonabentura, Legenda Maior. San Bonabenturak idatzitako San Frantzisko Asiskoaren biografietako bat da. Liburu horretan ageri da San Frantzisko Asiskoa fraide nagien kontra, euliak bezala direla eta.
[II] San Frantzisko Asiskoaren beste biografia bat da, Zelano-ko Tomasena: horrek idatzitako bigarren biografia (2 CEL), bi idatzi baitzituen.
Ez dirudi gogoeta-artikulu hau inoiz argitaratu zuenik bere bizitzan. Autorea hil ondoren, Biziminez obran argitaratu zuten.