Hasiera: Egia da / –adiskidea–
Amaiera: bakoitza, noski,
Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Bagabiltz, bagoaz”, atzealdean)
Beste iturria(k): AOB: 1 (zirriborroa; ik. Bagabiltz, bagoaz
Idazte-urtea: 1995-200 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Bizitza
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Testu-oharrak:
“Bagabiltz, bagoaz” izeneko AOB-ko paperean dago honako olerkitxo hau. Gai berberarekin badago bestelako olerkitxorik bertan: “Arantzazun aurkitu”.
Baina paper horren pareko bat ere badago AOB-n, bestearen zirriborrotzat-edo har daitekeena. Garbiko kopian horrela dago amaitua olerkia, koma batez –edo amaitu gabe geratua–; zeren eta zirriborroko paperean jarraitu egiten baitu; gainera zirriborroko kopian “Bagabiltz, bagoaz” olerkiaren jarraipentzat ere har daitekeela dirudi; baina kopia garbian ondo bereizi zituen bi olerki horiek. Zirriborroko testuaren irakurketa erraza ez bada ere, honetara interpreta daitekeela dirudi:
"egia da, adiskidea,
bakoitzak egiten duela
bere bidea,
eta heltzen dela
heltzen deneraino;
bakoitzak bere bideko erliebea
zirkuzarku bakoitzak, ordea"....
(1) Horrelaxe, komarekin dago bukatuta lerroa; burutu gabe utzi zuen olerki hau autoreak.
Ingurune-oharrak:
ik.: "Bagabiltz, bagoaz" olerkiaren paper berean dago olerkitxo hau ere; hari 1995-2000 urte-tartea esleitu diogunez, honi ere bai.