Hasiera: Arantzazun aurkitu
Amaiera: bustiz eztarria.
Iturri nagusia: AOB: 1 (Ik. “Bagabiltz, bagoaz”)
Beste iturria(k): AOB: 1 (zirriborroa; ik. “Bagabiltz, bagoaz”)
Idazte-urtea: 1995-2000 (ik. azpian 'Ingurune-Oharrak': ik.)
Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Elorria
Dokumentu mota: Esk
Poesia / Prosa: Poesia
Hiztegia:
* kaden = ahul; goibel
Testu-oharrak:
"Bagabiltz, bagoaz" izeneko AOB-ko paperean dago honako olerkitxo hau. Gai berberarekin badago bestelako olerkitxorik bertan: "Egia da".
Paper horren pareko bat ere badago AOB-n, bestearen zirriborrotzat edo har daitekeena. Zirriborroko kopian honetara irakur daiteke olerkia:
"Arantzazun aurkitu
nuen elorria,
eta ireki zidan
behingoz etorria
oroduezkero daukat
paparra gorria
paparra gorria ta
kaden etorria
[gaudeatu sanorik??
]
apal eztarria
elortzurian
Arantzazutik ari
da txantxangorria".
(1) Lerro honi itzulinguru asko egin zion autoreak, hitz egokienak bilatu ezinik edo. Azkenean horrela utzi zuela dirudi; azpian dagoen "gaziz" hitza lekuz kanpo dagoela dirudi, eta baztertzekoa dela, ezabatu gabe utzi bazuen ere.
Ingurune-oharrak:
ik.: "Bagabiltz, bagoaz" idatzita dagoen paper berean dago honako hau ere idatzita; hari 1995-2000 urte-tartea esleitu diogunez, honi ere bai.